Jokin Aperribay
2025/04/28 - 17:45
Imanolek Realean ez zuela jarraituko nola jakinarazi zion azaldu du Jokin Aperribayk
Jokin Aperribay Realaren presidenteak Radio Marcan azaldu du Imanol Alguacilek nola jakinarazi zion ez zuela entrenatzaile karguan jarraituko. Horrez gain, haren ordez karguan egongo den Sergio Franciscorengan konfiantza osoa duela esan du.
2025/04/02 - 03:59
Real Madril-Reala Kopako finalerdietako partidako laburpena (4-4)
Ander Barrenetxeak, Pablo Marinek, eta, bi aldiz, Mikel Oyarzabalek sartu dituzte Realaren golak; euskal taldea, 80. minutuan, 1-3 ari zen irabazten. Real Madrilek luzapenean egin du 4-4koa, kanporaketa penaltietan erabakiko zela ematen zuenean.
2025/02/06 - 16:31
Aperribay: ''Kopako finalerdiak jokatzea oso garrantzitsua da, eta bi taldeok lortu nahi dugu''
Jokin Aperribay Realaren presidenteak talde txuri-urdinak eta Osasunak finalerdietarako txartela lortzeko jokatuko duten Kopako derbiaren atarian hitz egin du.
2025/01/23 - 16:54
Aperribay: ''Gure zaleak Laziokoenak egon ohi ez diren leku batean zeuden''
Jokin Aperribay Realaren presidenteak Europa Ligako partidaren atarian Lazioren eta Realaren jarraitzaileen artean Erroman izandako istiluak deitoratu ditu, eta azaldu du txuri-urdinak italiarrak joan ohi ez den eremu batean zeudela.
2024/12/11 - 12:07
Realak 148 milioi euroko aurrekontua onartu du 24-25 denboraldirako, Anoetaren handitzea aurreikusteaz gain
Akziodunen Batzarrak ontzat eman zituen, gehiengoz, Jokin Aperribai presidenteak mahai gainean jarritako aurrekontuak. Orobat, denboraldia zorrik gabe amaitzea aurreikusi zuen.
2024/10/23 - 17:45
Aperribay: ''Imanolek Realean jarraitu nahi duela esan digu, eta badaki guk ere berak segitzea nahi dugula''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak EITB Mediari esan dionez, Imanol Alguacil entrenatzaileak talde txuri-urdina zuzentzen jarraitu nahi du, eta klubaren helburua da orioko teknikariak karguan segitzea da. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/09/12 - 21:39
Jokin Aperribay: ''Merkatu honetan, ahalegin oso handia egin dugu; etorkizunerako inbertitu dugu''
Realeko presidenteak, klub txuri-urdinak egindako azken bi fitxaketen aurkezpenean (Orri Oskarsson eta Nayef Aguerd dira horiek), aztertu du zer ekarri dion udako merkatuak Donostiako taldeari.
2024/08/19 - 21:25
Aperribay, Mikel Merinori buruz: ''Operazioa Realarentzat ona denean emango diogu baiezkoa Arsenali''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak Mikel Merinoren egoerari buruz hitz egin du prentsaurrekoan. Aitortu du jokalariak Arsenalera joan nahi duela, klubak hitz egiten ari direla eta akordiora iritsitakoan emango diotela baiezkoa operazioari. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/05/17 - 13:51
Aperribay: ''Romaredak oroitzapen onak ekartzen dizkit''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak komunikabideekin hitz egin du talde txuri-urdina Zaragozarantz abiatu aurretik. Realak Erregina Kopako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka maiatzaren 18an.
2024/03/06 - 13:09
Realak 1-2 galdu du Paris Saint-Germain aurkari, Reale Arenan, eta Txapeldunen Ligatik kanpo gelditu da
Kylian Mbappek sartu ditu Frantziako taldearen bi golak, eta Mikel Merinok egin du talde txuri-urdinarena. Realak amaierara arte borrokatu du, eta gogoan izateko moduko ibilbidea burututa esan dio agur Europa mailako txapelketarik handienari.
2024/02/28 - 01:27
Realak penaltietan galdu du, Mallorca aurkari, eta Kopatik kanpo gelditu da
Partidan, Realak eta Mallorcak bana egin dute, Gio Gonzalezek eta Mikel Oyarzabalek golak sartuta. Lehen zatian, Brais Mendezek penalti bat jaurti du, baina Greif atezainak gelditu egin dio. Penalti jaurtiketetan, Mikel Oyarzabalek ezin izan du berea gauzatu.
2024/02/12 - 18:01
Aviron Bayonnaisek Reale Arenan jokatuko du, martxoaren 31n, Toulon aurkari, TOP 14ko partida batean
Frantziako errugbi Ligako 20. jardunaldiko neurketa izango da. Aurreikuspena da 35.000 zale baino gehiago izatea Anoetan. 21:05ean hasiko da, eta igandez jokatuko dute; biharamunean, Euskal Herri osoan da jaieguna, Pazko Astelehena baita.
2024/02/12 - 16:12
Aperribay: ''Kubo prest izan da Reala eraikitzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu horregatik''
Take Kuboren eta Realaren arteko kontratua 2029ra arte luzatu dute, goizean iragarri dutenez. Jokin Aperribay presidentea "oso pozik" azaldu da akordioarengaik, eta, halaber, klubaren gaurkotasuna izan du hizpide. Asteazkenean, Realak Parisen jokatuko du, Txapeldunen Ligan.
2023/12/18 - 13:24
Paris Saint-Germain-Reala, Txapeldunen Ligako final zortzirenetan
Joaneko partida Parisko Parc des Princes futbol zelaian jokatuko dute otsailaren 13an, 14an, 20an edo 21ean, eta itzulikoa Reale Arenan izango da, Donostian, martxoaren 5ean, 6an, 12an edo 13an.
2023/12/15 - 20:01
Betisek Jokin Aperribayren adierazpenen berri emango dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeari
Realeko presidenteak Akziodunen Batzar Nagusian adierazi zuen ez dutela onartuko Aitor Zabaletaren omenaldian "barrabilak ukitzera datorren" Betiseko zalerik sartzea.
2023/12/15 - 16:23
Realeko akziodunek Batzar Nagusiko puntu guztiak onartu dituzte, % 98ko babesarekin
Realaren Akziodunen 2023ko Batzar Nagusian Jokin Aperribay presidentea buru duen zuzendaritza batzordeak mahai gainean jarritako puntu guztiak onartu egin ziren. Akziodunek babesa eskaini zioten egungo zuzendaritza batzordeari.
2023/12/15 - 11:14
Realak inoizko aurrekonturik altuena onartu du: 161 milioi euro
Erakunde txuri-urdinaren akziodunek inoizko aurrekonturik handiena (161 milioi) onartu dute, aldeko botoen % 98 baino gehiagorekin. Bestalde, Reale Arenako edukiera 1.700 eserlekutan handitzeko aukera aurreikusten dutela adierazi du Jokin Aperribayk, Realeko presidenteak.
2023/11/22 - 20:21
UEFAk isuna jarri dio Realari zale txuri-urdinek Benficaren zelaian piztutako bengalengatik
Donostiako taldeak 3.000 euro ordaindu beharko ditu Portugalgo taldearen zelaian, urriaren 24an, bere zaleek eragindako gertakariengatik.
2023/11/09 - 20:48
Realak abenduaren 14an egingo du ohiko batzar nagusia
Klubak aurreko ekitaldiko kontuak eta 2023-24 denboraldirako aurrekontua onartuko ditu egun horretan, Kursaalen.
2023/11/09 - 09:47
Aperribay: ''Realak beharrezkoak diren baliabide guztiak erabiliko ditu gaizkile horien kontra''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak hitz egin zuen Benficako ultra batzuek neurketan bengalak jaurti ostean.