Donostia eta Gipuzkoa osoa, Cartujako festaren parte izateko prest
15:00etatik 01:00etara, Alderdi Eder Cartujako jai giroaren parte izango da. Donostian bi pantaila erraldoi jarriko dira partida ikusteko, Sevillarekin konektatzeko, eta ekitaldi eta ezustekoz beteriko programazioa izango da gozagai.
Realaren presidentea, Jokin Aperribay, erakundeetako ordezkariekin batera, Alderdi Ederko jai eremuaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Realak larunbatean jokatuko duen Kopako final handira begira, dena prest da Donostian eta Gipuzkoa osoan. Hala jakinarazi dute gaur arratsaldean klubaren, Aldundiaren eta Udalaren ordezkariek, Gipuzkoa Plazan egindako agerraldian.
Larunbatean Donostian izango den jai eremu nagusiko egitarauaren berri eman dute. Realzaleek egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango duten, izan ere, lurralde osoan hainbat gune eta pantaila ezarriko dituzte.
Non jarriko dute zaleentzako gunea?
Sevillako finala Donostian bizi ahal izango dute zaleek, Sevillan izango den irrikak eta giro ederrak isla izango baitu Alderdi Ederren. Udaletxearen inguruan eta Realak, Foru Aldundiak, Donostiako Udalak, EITBk eta Kutxabankek batera antolatuta, jai eremu bat kokatuko dute, egun berezia han bizi nahi duten zale guztiak bilduko dituena. Leku aproposa, ehunka realzalez inguratuta, historikoa izatea espero den jardunaldia bizitzeko.
Zein ordutan irekiko eta itxiko da zaleen gunea?
15:00etatik 01:00etara, Donostiako Udaletxearen inguruak Cartujako gunearekin bat egingo du.
Eta, norgehiagoka ikusteko?
Bi pantaila erraldoi jarriko dira, Sevillako festa esparruarekin konektatzeko, eta ekitaldi eta ezustekoz beteriko agenda izango da gozagai.
Zein artista arituko dira?
Eñaut Elorrieta, Go!azen, Xabi Solano, Gozategi eta DJ Jonkassen emanaldiek alaituko dute jardunaldia eta Iban Garcia, Gabriela Uriarte, Miren Nogales eta Alex Padilla arituko dira aurkezle, egunak martxa eta giro ganorazkoa izan ditzan. Zaletu txikienek ere berentzako lekua izango dute, Portuko gunean, 11:00etatik 19:00etara, puzgarriak eta jolasak izango baitira bertan, baita MAKUSI Gunea ere.
Donostian kokatuko den zaletuentzako gune nagusiaz gain, erakundeen elkarlanari esker lurraldeko hainbat eta hainbat herritan ezarriko dira pantaila erraldoiak eta horrelako guneak.
Ekintza horien guztien berri eman dute elkarrekin Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Eider Mendozak; Donostiako alkateak, Jon Insaustik; Realaren presidenteak, Jokin Aperribayk; Kutxabanken presidenteak, Anton Arriolak; eta EITBren Kirol zuzendariak, Joseba Urkiolak.
Jokin Aperribay, Realeko presidentea
Donostian, Gipuzkoan eta Sevillan jendeak final handiaz gozatzea nahi dugu
Eider Mendozak gogorarazi du gipuzkoarrok partekatzen ditugun “balio nagusiak” ordezkatzen dituela Realak, hala nola, “apaltasuna, talde lana, harrobia, koloreei errespetua, elkartasuna, komunitatea”.
Jon Insausti Donostiako alkateak azaldu bezala, “kolore txuri-urdinak eragiten digun sentimenduari forma eman nahi izan diogu kalean eta horretarako antolatu dugu realzale guztion topagunea, Alderdi Eder bezalako leku esanguratsuan”.
“Donostian, Gipuzkoan eta Sevillan jendeak final handi honetaz gozatzea nahi dugu. Aldi berean, zaleak animatu nahi nituzke Sevilla hiria, bertako erakundeak eta aurkaria errespetatzen jakin dezaten. Sentimendu, ilusio eta indar guztiarekin goaz Sevillara, partida handi bat egin eta garaipen historiko bat lortzeko helburuarekin”, berretsi du Jokin Aperribayk, Realeko presidenteak.
Joseba Urkiolak adierazi duenez, finala zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en, ETB ON plataforman, kirolakeitb.eus atarian eta baita Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere. 30 profesional baino gehiagoko lantaldea izango da Sevillan zuzeneko saioak, erreportajeak eta elkarrizketak egiten.
Zure interesekoa izan daiteke
Luken Beitia: “Penaltira arte partida ona egin dugu”
Luken Beitia Realeko jokalariak taldeak penaltira arte egindako partida ona nabarmendu du.
Reala hondoratu egin da azken minutuetan Atleticoren aurka (0-3)
Partida osoan zehar aurkariari aurre egin ondoren, 84. minutuan egindako penalti batek gidoia erabat aldatu du, 10 minututan hiru gol jasoz.
Realak krisian jarraitzen du eta Teneriferekin berdindu du (1-1)
Realak garaipenik gabe jarraitzen du denboraldi honetan, F Moeve Ligako 3. jardunaldian Teneriferen aurka 1-1 berdindu baitu. Ainoa Campok aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Eva Vergesek markagailua berdindu du azken minutuetan.
Sanseren joak Andorra menderatu du (1-3)
Donostiako filiala zehaztasunez, potentziaz eta erasoetan zuzen aritu da lehen zatian, eta azkar ziurtatu du garaipena.
Matarazzo: “Kopan izandako lehiakortasuna gogoratu nahi dut"
Realeko entrenatzaileak igandean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Talde madrildarraren aurka Errege Kopa irabazi zutenean erakutsitako lehiakortasuna ikusi nahi duela nabarmendu du.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.