Txuri-urdinen apoteosia, Donostian, Realaren laugarren Kopa dela eta
Realak lortutako Koparen ospakizunek pozez bete dituzte Donostiako bazter guztiak. Süne abeslaria, Oskarsson, Marrero, Elustondo eta Oyarzabal jokalariak eta Pellegrino Matarazzo entrenatzailea izan dira ospakizun ofizialaren protagonista nagusiak.
Realaren autobusak egindako kalejira jendetsuaren une bat. Argazkia: EFE
Realak irabazi duen Koparen ospakizun ofizialek pozez bete dute astelehen honetan Donostia, eta milaka lagun bildu dira taldearen autobusak Anoeta futbol-zelaitik Gipuzkoako hiriburuko udaletxera egin duen ibilbidean zehar.
Kantuak, bufandak haizetara, banderak eta elastiko txuri-urdinak nagusi izan dira estali gabeko autobusaren bidean. Realaren koloreekin margotuta autobusean eta 'Txapeldunak' eta 'Gipuzkoa, Harrobia, Izaera' lelopean, jokalariek Sevillan Atletico Madrilen aurka lortutako Errege Kopa eskaini diete jarraitzaileei.
Kapitainak, Mikel Oyarzabal eta Igor Zubeldia, 18:00ak pasata, Anoetako inguruak lepo betetzen zituzten zaleen txalo artean, autobusera igo dira, Errege Kopa eskuetan zutela.
Anoetatik irten ondoren, autobusa Amara auzoan sartu da, eta hiriko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu jendetzaren artean. Udaletxera iritsi eta harrera ofiziala egin diote taldeari, udaletxeko balkoitik zaleei Kopa eskaini aurretik.
Zalapartarik handiena 19:30ean izan da: Mikel Oyarzabal Realaren kapitaina, Errege Kopa eskuetan zuela, udaletxeko balkoira atera da, milaka lagunen oihuen artean, Alderdi Eder gainezka baitzegoen, eta marea txuri-urdinari garaikurra eskaini dio.
Oyarzabalek eskerrak eman dizkie bertaratutakoei jasotako babesagatik, harentzat "urrezko baloia" eskatzen zuten zaleen oihuen artean, eta gogorarazi die ospakizuna duela bost urte irabazitako kopa ospatzeko ere bazela; izan ere, hura ezin izan zuten kalean ospatu, covid-19 pandemiagatik.
Jarraian, Pellegrino Matarazzo entrenatzaileak hitz egin du, eta bereganatu egin ditu jarraitzaile gipuzkoarrak, hitzaldia euskara hutsean egitera ausartu baita. Esan duenez, "bidea denok batera egiten ari gara", eta "hau hasiera besterik ez da".
Unai Marrero atezainak (finaleko heroia izan zen, penaltien txandan bi jaurtiketa gelditu baitzituen) hitza hartu du ondoren, zaleek haren abizena oihukatzen zuten bitartean, jasotako babesa eta maitasuna eskertzeko.
Islandiako aurrelariaren txanda izan da jarraian, eta zaleekin batera doinu birala abestera ausartu da: "Goizean kafea, arratsean ron, Sevillara eraman nazak, Orri Oskarsson"
Bukaera aldera, Matarazzok txantxetan Errege Kopa ia bi metroko altueratik altxatuta munduko marka hautsi nahi zuela adierazi du. Orain arte inork lortu ez duena, prestatzaile estatubatuarraren ustez. Realaren entrenatzailea gizon garaia da.
Mikel Laboaren Txoria txori kantak amaiera eman dio ospakizun biren beharra zuten zale txuri-urdinei, ezin izan baitzuten kalean ospatu 2019-20 denboraldiko Errege Kopa; izan ere, 2021ean jokatu zen, harmailetan ikuslerik gabe, covid-19aren pandemiagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.