Jokin Aperribay
2023/10/19 - 18:57
Realak bi partida jokatuko ditu Japonian, Yasuda Groupekin sinatutako akordioaren barnean
Jokin Aperribay Gipuzkoako klubaren presidenteak eta Yasuda Groupeko zuzendari exekutibo Keisuke Yasudak bi erakundeek hurrengo hiru urteetarako izenpetutako babesletza akordioa aurkeztu dute. "Aukera bikaina da, eta erantzukizun handia ere bai", esan du Aperribayk.
2023/09/30 - 16:59
Aperribay: ''Derbi hau eredugarria da, Athleticen aurkako lehiak beti dira zailak''
Jokin Aperribay REaleko presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Athleticen aurka Reale Arenan jokatuko duen euskal derbiaren aurretik. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/09/30 - 16:50
Uriarte: ''Partida zaila izango da baja asko ditugu, baina sasoiko gaude eta irabazteko aukera izango dugu''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du zuri-gorriek Realaren aurka Reale Arenan jokatuko duten euskal derbiaren aurretik. Baikor azaldu da.
2023/08/30 - 22:49
Jokin Aperribayk onartu du Alvaro Odriozola interesatu egiten zaiola Realari
Txapeldunen Ligako zozketaren bezperan, Kieran Tierneyren aurkezpen prentsaurrekoan, Realeko presidenteak, halaber, Robert Navarro, Diego Rico eta Jon Karrikaburu ere izan ditu hizpide.
2023/08/19 - 22:43
Arsen Zakharyan erdilari errusiarra fitxatu du Realak
20 urteko jokalaria Moskuko Dinamotik dator eta 6 denboralditarako kontratua sinatu du talde donostiarrarekin.
2023/08/14 - 16:26
Aperribayk ez du oraindik Zakharyanen fitxaketa egintzat jo, eta baztertu egin du bi erdilari ekartzea
Jokin Aperribay Realako presidenteak prentsaurrekoan baieztatu duenez, Arsen Zakharyanen fitxaketa ez dago itxita oraindik. Horrez gain, esan du errusiarra izango litzatekeela merkatu honetan fitxatuko luketen erdilari bakarra.
2023/03/09 - 13:10
Jokin Aperribayk ''gardentasuna'' eskatu die Negreira auzian nahasitako aldeei
Realeko presidenteak uste du Negreira auzia "eskandalua" izan daitekeela, baina gaineratu du ez duela "ezagutzarik" horren inguruan iritzia emateko. Halaber, Bartzelona, Arbitroen Batzorde Teknikoa eta Federazioa "gardenak" izatea eskatu du, egoera lehenbailehen argitu dadin. (Gaztelaniaz).
2023/03/09 - 13:06
Jokin Aperribay: ''Txapelketa irabazi nahi badugu, gaurko partiatik hasi behar dugu''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak hedabideen galderei erantzun die Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidaren atarian. Agintari txuri-urdinak ez du ezkutatu lehiaketa irabazteko nahia. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/01/14 - 17:29
Partida gogorra aurreikusten dute Realeko eta Athleticeko presidenteek
Jon Uriarte eta Jokin Aperribay ETBrekin egon dira usadiozko zuzendaritzen arteko bazkariaren aurretik. Biak ilusioz, partida gogorra aurreikusi dute.
2022/11/30 - 16:45
Jokin Aperribay, inoiz baino sendoago
Jokin Aperribayk Realeko presidente izaten jarraituko du datozen bost urteetan, Kursaaleko Biltzar Jauregian egindako Akziodunen Batzar Nagusian botoen % 99,84ko babes masiboarekin berrautatua izan eta gero.
2022/11/29 - 23:25
Jokin Aperribayk Realeko presidente izaten jarraituko du
Botoen % 99,84ren babesa jaso du astearte honetan egindako Akziodunen Batzar Orokorrean. Berrautatzeaz gain, akziodunen gehiengoak Batzar Nagusiko gai-zerrendako puntu guztiak babestu ditu.
2022/11/14 - 17:15
Imanol Alguacil: ''Historia egin dut, baina historia hori handiagoa egitea da nire nahia''
Entrenatzaile oriotarrak Realarekin zuen kontratua berritu du. Hitzarmen berria 2025era artekoa da eta bi aldeak oso pozik agertu dira akordio berriarekin.
2022/11/04 - 15:57
Aperribayk iragarri du zuzendaritzak 128 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko duela Akziodunen Batzarrean
Jokin Aperribay Realeko presidenteak klubaren ekonomiaz hitz egin du prentsaurrekoan. Azaroaren 28an egingo den Akziodunen Batzarrean aurkeztuko dituzten kontuei buruzko xehetasunak azaldu ditu.
2022/10/27 - 19:16
Aperribay Realeko presidente izateko aurkeztuko da berriz
Realeko presidentea azaroaren 29an Kursaalen egingo den Akziodunen Batzar Nagusian aukeratuko da.
2022/04/22 - 14:01
David Zurutuzak klubaren urre eta brillantezko intsignia jaso du
Jokalari ohiak pandemiaren ondorioz atzeratutako agurra eta omenaldia jaso ditu Reale Arenan, Bartzelonaren aurkako partidaren atarian.
2022/02/17 - 18:30
Realak protokolozko 150 sarrera bueltatu dizkio Athletici
Athleticek eta Realak euskal derbia jokatuko dute igandean San Mamesen. Donostiako klubak protokolozko 150 sarrera itzuli dizkio Bilboko klubari. 'Katedrala'k derbirako duen edukiera % 85ekoa da.
2021/12/28 - 13:29
Rafinha: "Reala erasora jotzen duen taldea da, oso erakargarria"
Jokalari brasildarra ilusio handiarekin dago eta fisikoki prest jokatzen hasteko. Gaur izan da bere aurkezpen ofiziala.
2021/12/15 - 01:28
Realak 136 milioi euroko aurrekontua izango du denboraldi honetarako
Jokin Aperribay presidente duen zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontuek ehuneko 99,5eko babesa jaso dute Akziodunen Batzarrean.
2021/11/18 - 18:26
Realak 136 milioiko diru-sarrerak aurreikusi ditu, inoizko handienak
Taldeak aurreko denboraldiko kontuak negatiboan itxi ditu, lehen aldiz Jokin Aperribay iritsi zenetik, 4,5 milioiko defizitarekin pandemia dela eta.
2021/11/18 - 16:06
Realak 136 milioiko diru-sarrerak aurreikusi ditu, inoizko handienak
Taldeak aurreko denboraldiko kontuak negatiboan itxi ditu, lehen aldiz Jokin Aperribay iritsi zenetik, 4,5 milioiko defizitarekin pandemia dela eta.