Jagoba Arrasate

JAGOBA ARRASATE ANTE DEL DERBI
2026/11/06 - 16:33

Arrasate: “Beraien jokalari garrantzitsuenek bertsiorik onena berreskuratu dute, talde oso arriskutsua da”

Jagoba Arrasatek Athleticen aurkako derbiaren atarian hitz egin du, eta Osasunak gaur egun duen egoera zailaren aurrean garaipena behar duela azpimarratu du. Gorritxoen entrenatzaileak aitortu du aste gogorrak izan direla, Teneriferen eta Andorraren arteko partidaren ostean Jesus de Miguel hil eta gero. Kirol arloan, 23 jokalari deitu ditu, baina Aimar Oroz, Jorge Rando eta Romein del Castillo bajan daude. Horren ustez, inportantea izango da Sadarren biltzen diren zaleen bultzada jasotzea eta jokalariek bere bertsiorik onena erakustea.

ARRASATE ANTE EL DEPOR
2026/11/01 - 17:03

Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”

Osasunak bihar jokatuko du Deportivoren aurka, Riazorren, bigarren astez jarraian etxetik kanpo. Jagoba Arrasatek 23 jokalari deitu ditu partida honetarako, baina Aimar Oroz, Jorge Herrando eta Romain Del Castillo oraindik ez daude jokatzeko moduan. Sevillan porrota jaso ostean eta Kopan Calatayud aise garaitu ondoren, gorritxoen entrenatzaileak nortasun propioa duen taldea ikusi nahi du Coruñan, aurkariari mehatxu egiteko gai izango dena, Sadartik kanpo ere bere jokoa erakusteko.

Iker-Goñi-presidente-federacion-vasca-futbol-partido-Venezuela
2026/10/20 - 20:40

Iker Goñi, Venezuelaren aurkako partidari begira: “Gure hautatzailea Jagoba Arrasate da, nahiz eta bere egoera duela gutxi aldatu"

Iker Goñi Euskal Futbol Federazioaren presidenteak Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko neurketa izan du hizpide. Partida azaroaren 14an jokatuko da, San Mamesen. Ia urtebete da Euskal Selekzioak azken aldiz jokatu zuela; Palestinaren aurka izan zen norgehiagoka gogoangarria. Euskal Selekzioak laugarren aldiz jokatuko du Venezuelaren aurka.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena