Jagoba Arrasate, Mallorcako entrenatzaile berria
Jagoba Arrasate izango da Mallorcako entrenatzailea hurrengo hiru denboraldietarako, 2026-27 denboraldiaren amaierara bitartean, astelehenean Balearretako klubak iragarri duenez. Arrasatek, 46 urtekoa bera, Javier Aguirre mexikarra ordezkatuko du Mallorcako entrenatzaile bezala; Aguirrek, azken denboraldian, lortu zuen Mallorcako taldeak Errege Kopako finala jokatzea, eta EA Sports Ligan mailari eustea.
Mallorcak nabarmendu du Arrasatek epe arrakastatsua izan duela Osasunan; izan ere, aurreneko denboraldian Lehen Mailara igotzea erdietsi zuen, 2023an Kopako finaleraino eraman zuen, eta 2023-24 denboraldian Superkopa jokatu du. Kontuan izanik Arrasate Realarekin estreinatu zela Lehen Mailan, 2013-14 denboraldian, Mallorca de goreneko mailan zuzenduko duen hirugarren taldea.
"Ilusioa ez zait falta izango", adierazi du egun Euskal Selekzioan hautatzaile ere dabilen Jagoba Arrasatek. Ekainaren 18an aurkeztuko dute ofizialki, Mallorcako entrenatzaile bezala.