350 bat sarrera geratzen dira Nafarroa Arenan igandean jokatuko den Buruz Buruko final handirako
Gehienak, 300 inguru, goiko kantxakoak dira, eta 114 euro balio dute; beheko kantxako 50 bat sarrera inguru eskuragarri daude, 140 eurotan bakoitza. Nafarroa Arenako beste zonalde guztietan, ordea, Iñaki Artolak eta Dario Gomezek jokatuko duten finalerako sarrerak agortu dira.
Nafarroa Arena; Argazkia: EITB
Sei egun falta dira, Iruñean, Nafarroa Arenan, igande honetan jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketaren finalerako, eta oraindik 350 sarrera eskuragarri daude, bertara joan nahi duten zaleendako. Gehienak, 300 inguru, goiko kantxakoak dira, eta 114 euro balio dute; beheko kantxako 50 bat sarrera inguru eskuragarri daude, 140 eurotan bakoitza. Navarra Arenako beste zonalde guztietan, Iñaki Artola eta Dario Gomezek jokatuko duten finalerako sarrerak agortu dira.
Horrela, Nafarroako hiriburuan kokatuta dagoen frontoiaren edukieraren gehiengoa jada okupatuta dago. Ez dago lehenengo solairuko erreboteko sarrerarik eskuragarri. Hasiera batean, salgai jarri zirenean, 3.000 sarrera inguru zauden eskuragarri. Astelehen arratsaldean, dena den, sarrera gutxi batzuk zeuden salgai 83 eurotan, errebotean.
2026ko Buruz Buruko txapelduna erabakiko den partidan giro bikaina aurreikusten da. ETB1 eta kirolakeitb.eus bitartez emitituko du finala EITBk.