Euskal Derbia
Nola ikusten dute derbia Osasunako eta Alaveseko zaleek?
Osasunak eta Alavesek derbia jokatuko dute Sadarren EA Sports Ligako 17. jardunaldian. Gorritxoak jaitsiera postuetatik gertu daude, eta babazorroei ere gauzak zailduko zaizkie, galduz gero. Zer uste dute bi taldeetako zaleek?
Chacho Coudet: "Osasunaren aurka irabaztea primerakoa litzateke, horretarako prestatu gara"
Talde babazorroa ez da bakarrik egongo Iruñean, 500 jarraitzaile baino gehiago izango baititu Chacho Coudeten taldeak, Errege Kopako hurrengo fasera Sevillaren aurka garaipen on batekin igaro ondoren.
Alessio Lisci: "Alavesi nola edo hala irabazi behar diogu"
Osasuna eta Alaves izango dira bihar urteko azken derbiaren protagonistak. Alessio Lisci gorritxoen entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, biharkoa denboraldiko neurketa garrantzitsuenetarikoa da, eta taldea sasoi onean iristen dela uste du.
Take Kubo: ''Alaves indartsuago atera da; ahalik eta lasterren altxatu behar gara''
Alavesek 1-0 garaitu du Reala, Mendizorrotzan jokatu duten derbian. Partidaren ostean, Take Kubok hausnarketa egin du talde txuri-urdinaren egoeraz. "Hau da gure errealitatea", adierazi du.
Jon Pacheco: ''Hiru puntu hauek oso garrantzitsuak dira etorkizunari begira''
Alavesek 1-0 garaitu du Reala Mendizorrotzan jokatu duten euskal derbian. Partidaren amaieran, Jon Pacheco atzelari nafarrak esan du partida berezia izan dela, aurrenekoz izan baitu Reala aurkari.
Victor Parada: ''Denboraldia markatu ahal duten partidetakoa zen; hiru puntuak atera behar genituen''
Alavesek 1-0 garaitu du Reala Mendizorrotzan jokatu duten euskal derbian. Partidaren amaieran, Victor Paradak bere taldearen garaipena nabarmendu du.
Alaves garaipenaren bidera itzuli da Reala menderatuta (1-0)
Lucas Boyek penaltiz jarri du aurretik Alaves lehen zatiko azken jokaldian. Donostiako taldeak barkatu egin du lehen 45 minutuetan, eta azken ordu erdian protagonista izan arren, ez du berdinketa lortzeko abagunerik lortu.
Festa-giroa Gasteizen, Alaves-Reala derbiaren harira
Chacho Coudeten eta Sergio Franciscoren taldeak 16:15etik aurrera arituko dira Mendizorrotzan nor baino nor gehiago. Derbi parekatua eta bizia izatea espero da. Zaleak goizetik hasi dira gozatzen!
Eduardo Coudet: "Irabazteko beharra dugu"
Alavesek Ligako hiru porroten bolada txarra eteteko asmoz ekingo dio biharko hitzorduari. "Irabazteko beharra dugu. Erakutsitako maila onagatik bost puntu gehiago izatea mereziko genuke ", adierazi du Chacho Coudetek partidaren aurreko prentsaurrekoan.
Sergio Francisco: ''Jokalariak gogotsu ikusten ditut talde on bati irabazteko''
Mendizorrotzak sailkapenean puntu bakarreko aldea duten bi talderen arteko derbia jasoko du. Txuri-urdinek 16 puntu dituzte, eta babazorroek 15.