Kutxabank Araskik azken laurden bikaina burutuz irabazi du IDK Euskotrenen aurkako derbia (50-55)
Kutxabank Araskiko jokalariak, zaleekin. Argazkia: EITB
Kutxabank Araski nagusitu da igande honetan Donostian jokatu den euskal derbian, IDK Euskotren 50-55 garaituta emakumeen Endesa Ligako 14. jardunaldian. Etxekoek partida menderatuta zutela zirudien, baina Gasteizko taldeak azken laurden aparta jokatu du markagailua irauli eta garaipena lortzeko.
Une zailean iritsi dira urteko lehen partidara bi euskal taldeak; izan ere, jokatutako azken bost partidak galdu dituzte biek. Hala, ezinbestekoa zuten garaipena, Gipuzkoako taldeak Kopa jokatzekoko aukerekin jarraitzeko eta Arabakoak jaitsiera postuetako zulotik ateratzeko.
0-6ko eta 0-5eko bi partzialekin bideratu du Araskik partidaren hasiera, etxekoek saskiratzeko zituzten arazoak aprobetxatuz. Gutxi iraun dio pozak, ordea, IDK-k 10-0ko partzialarekin itxi baitu lehen laurdena (14-13).
Bigarren laurdena oso bestelakoa izan da. Azu Muguruzaren taldeak hartu du jokoaren gidaritza, eta nagusitasun argia erakutsi du. Hirukoak lagun, 9 puntu aurretik joan dira atsedenaldira (33-24).
Madelen Urietak estrategia aldatu du, eta emaitza ona eman dio. Araskik lekua berreskuratu du kantxan, eta jokoa orekatu egin da. Horrela, 5 puntura murriztu du aldea, nahiz eta IDK-k nagusi izaten jarraitu duen (44-39).
Azken laurdenean, Arabako taldea berpiztu egin da eta 0-12ko partziala egin du. Partidako azken minutua oso parekatua izan da, baina etxeko taldeak larrutik ordaindu ditu partida amaierako akatsak, eta Kutxabank Araski nagusitu da azkenean (50-55).
Hala, Araskik arnasa hartu du, eta IDK-k oso zail izango du Erregina Kopa jokatzea.
Valentzia-Lointek Gernika (87-53)
Lointek Gernika Bizkaiak porrot egin du Valentzia Basketen kantxan. Ondo hasi da Gernika-Lumoko taldea, eta lehen laurdena aurretik bukatu du, baina hortik aurrera partida amesgaizto bilakatu da. Bigarren laurdenean 24-7ko partziala lortuta, etxekoek ihes egin dute markagailuan, eta, hirugarren laurdenean zertxobait parekatu bada ere, bukaeran berriz izan da nagusi Valentziako taldea, eta aise bereganatu du partida (87-53).
Zure interesekoa izan daiteke
Lara McSpadden pibot australiarrak Inversus Gernikan jokatuko du
27 urteko jokalaria 1,94 metro luze da, eta bere herrialdeko ligako Sydney Flames taldetik dator.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.
Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita
Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.
Surne Bilbaok azterketa medikoekin hasiko du denboraldiaurrea
Aleix Font, Bastien Bautier, Manex Ansorregi eta Ondrej Hustak, 22 urtez azpiko Urko Madariaga, Mikel Liñares eta Bingen Errasti gain, izan dira azterketa medikoak igaro dituzten lehen jokalariak.
Kosner Baskoniak Burgosen jokatuko du ligako lehen partida, eta Surne Bilbaok Manresa hartuko du etxean
Lehenengo euskal derbia azaroaren 22an jokatuko da, 12:00etan, Bilbon, eta bigarrena 2027ko urtarrilaren 30ean, 19:30ean, Gasteizen.
Los Angeles Lakers taldea, 12.000 milioi dolarren truke truke salduta Kushner eta Iger enpresariei
Salmenta Mark Walterrek frankizia erosi eta urtebetera gertatu da, eta NBAko talde batentzat inoizko handiena izango da.
Smartlog Ointxe taldea 3x3 saskibaloiko Women's Seriesen arituko da Azerbaijanen
Espainiako Kopa eskuratuta, Arrasateko taldeak goi mailan aritzeko gonbidapena jaso du. Irene Muruak, Lara Gonzalezek, Izar Bediak eta Mama Dembelek osatzen duten taldeak bi partida ditu larunbatean Neftxi Azerbaijaneko taldearen eta Yanjing talde txinatarraren kontra.
Kosner Baskoniak lagunartekoa jokatuko du Leonen Real Madrilen aurka
Irailaren 5ean izango da, Urbano González Escapa I. Memorialaren barruan. Bertan, Elosua Leongo jokalari ohia omenduko da.
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.