ERREGE KOPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kosner Baskoniak zazpigarren Kopa irabazi du Real Madril menderatuta (89-100)

Gasteizko taldeak final bikaina sinatu du Valentzian, hasiera kaskarra gainditu eta nagusitasunez garaitu du faboritoa, erasoko hirukoak lortutako 73 puntuei eta amaiera bikainari esker.

VALENCIA, 22/02/2026.- Los jugadores del Baskonia celebran su victoria en la final de la Copa del Rey que disputan este domingo Real Madrid y Baskonia en el Roig Arena de Valencia. EFE/ Kai Försterling

Kosner Baskonia, 2026ko Errege Kopa irabazi berritan. Irudia: EFE

Kosner Baskoniak 89-100 irabazi dio Real Madrili igande honetan, eta Valentziako Roig Arenan jokatu den 2026ko Errege Kopako txapela eraman du. Arabako taldeak aurreikuspenak hautsi eta titulua lortu du. Aurrekoa orain hamazazpi urte erdietsi zuen, eta 2026koa Luwawu-Cabarrot, Omoruyi eta Forrest hirukoteak osatutako erasoei, baita egindako erresistentzia ariketei esker lortu dute.

Baskonia
18:00 - 20:00

Paolo Galbiatik zuzentzen duen taldeak hasiera zaila izan du, baina suspertu egin da. Real Madril bikain zelairatu da, kanpoko jaurtiketak egin ditu eta defentsan oldarkor jardun du, eta lehen hiru minututan atze-atzean geratu da. Hala ere, Baskonia ez da kikildu. Timothé Luwawu-Cabarrotek bere gain hartu du jokoa, erabakiz aritu da erasoan eta energia hori transmititu die gainerakoei. Minutuek aurrera egin ahala, baskoniarrrek saskiratzeak orekatu dituzte, eta partidan sartzea lortu dute (26-26, 10. min).

Bigarren laurdenaren erdialdean, partzial sendo baten ostean (14-0), kopa zuriek eraman behar zutela zirudienean (40-30, 15. min), Baskoniak eutsi egin dio berriro. Luwawu-Cabarrotek, Trent Forrest eta Eugene Omoruyirekin batera, taldeari eutsi diete atsedenaldia baino lehen eta bien arteko aldea handiagoa izatea saihestu dute (52-47, 20. min).

Aldageletatik bueltan, Baskonia ausardia horrekin berarekin itzuli da, markagailua berdindu eta aurkaria gogorrago saiatzera behartu du.

Azken laurdenean, finala erabat irekita zegoela, protagonismoa eskuz aldatu da. Madrilgo taldearen defentsak Luwawu-Cabarrot geldiaraztea izan du helburu, baina orduan Omoruyik eta Forrestek aurrerapausoa eman dute, itxaropenari eusteko. Luwawu-Cabarrotek eseri behar izan du, falta kopuruagatik, eta Markus Howard atera da, ordura arte itzaletan egondakoa; une erabakigarrian saskiratu eta garaipena ziurtatu du Howardek. Horrela, erasoko hiru erreferenteen artean 73 puntu banatuta eta Howardek azken kolpea emanda, Baskoniak txapeldun gisa zeharkatu du helmuga eta zaleen poza piztu du Valentzian.


Ospakizunen argazki-galeria

Fitxa teknikoa

89 - Real Madrid (26+26+20+17): Campazzo (14), Llull (3), Deck (8), Hezonja (15), Tavares (9) -hasierako bostekoa- Lyles (4), Abalde (-), Maledon (12), Garuba (5), Feliz (15) eta Len (4).

100 - Kosner Baskonia (26+21+20+33): Forrest (22), Howard (6), Radzevicius (2), Frisch (-), Diakite (9) -hasierako bostekoa- Villar (-), Omoruyi (23), Kurucs (4), Luwawu-Cabarrot (28) eta Spagnolo (6).

Epaileak: Peruga, Conde eta Calatrava. Real Madrileko Usman Garuba (33. min) eta Baskoniako Luwawu-Cabarrot (36. min) kaleratu dituzte bost falta egiteatik.

Gertaerak: Errege Koparen laurogeita hamargarren edizioko finala, berrogeigarrena ACB garaian, Roig Arenan jokatu da (Valentzia), 15.314 zaleren aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X