Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Euroligako partidaren une bat, Buesa Arenako harmailak hutsik daudela. Argazkia: EFE
Kosner Baskoniak ateak itxita jokatutako partida irabazi du oraingoan ere Makabi Tel Aviven aurka, 101-98, Hapoelen aurka egin zuen bezala, hirugarren laurden bikaina egin ondoren.
Arabarr taldeak garaipenen bolada positiboarekin jarraitzen du, eta Makabiren goranzko joera eten dute, Makabik play-inean postu bat lortzeko aukera asko galdu baititu.
Tim Luwawu-Cabarrot izan da Baskoniaren jokalaririk onena, 26ko balorazioarekin, baina Markquis Nowellek partida aldatu du Markus Howarden itzuleran. Howardek oso ondo aukeratu ditu bere jaurtiketak gaurkoan.
Looney Walkerrek, Jimmy Clarkek eta Roman Sorkinek osatutako hirukoteak neurketa oso ona jokatu du, baina ez da nahikoa izan azken txanpa uste baino estuagoan.
Hirukoen erreskadarekin hasi da partida, eta horrek iragarri du saskiratze askoko partida izan behar zela, erasoan emankorrenak diren bi taldeen arteko lehiak agintzen zuen bezala. Trent Forrestek sartutako bi hirukoei Looney Walkerrek erantzun die, beste hirurekin, eta Makabiren aldeko lehen zuloa ireki du markagailuan; 14 puntu, jarraian, bost minutuan.
Bigarren laurdenean saskiratzaileen oldea gelditu da, eta Baskoniak aprobetxatu egin du aldea murrizteko, nahiz eta bi taldeek baloiak galdu eta akatsak izan. Markus Howarden hiruko batek zabalik utzi du bigarren zatiaren aurreikuspena, 44-53.
Baskoniak 8-0eko partziala sartu du bigarren zatiko lehen minutuetan, baina Roman Sorkinek eta Looney Walkerrek Makabiri arnasa eman diote.
Paolo Galbiatiren taldeak nabarmen egin du hobera defentsan eta hirugarren laurdena bikain itxi du, 14-2ko partzialarekin. Markquis Nowell nabarmendu da kantxaren bi aldeetan. Baskonia aurretik jarri da (84-72), hirugarren laurdenean 40-19ko partziala eginda.
Azken laurdenaren hasieran 0-5eko batekin erantzun du talde horiak. Baskoniak erreakzionatu egin du, baina 91 puntuetan katigaturik geratu da, eta aukera eman dio Jimmy Clarkek gidatutako Makabiri.
Makabik lau puntuko koska ere izan du amaierarako bi minutu baino gutxiagoren faltan, baina Markquis Nowellek urrunetik sartutako hirukoak Israelgo taldearen asmoak zapuztu ditu. Clarken beste bi saiakerek baskoniarrei lanak eman dizkiete, baina Tim Luwawu-Cabarroten bi jaurtiketa libreek lehia itxi dute, 101-98.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita
Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.
Kosner Baskoniak lagunartekoa jokatuko du Leonen Real Madrilen aurka
Irailaren 5ean izango da, Urbano González Escapa I. Memorialaren barruan. Bertan, Elosua Leongo jokalari ohia omenduko da.
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.
Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Baugh, 26 urtekoa eta 1,91 metrokoa bera, Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago.
Galbiati eta Sedekerskis, hunkituta, Gasteizko jaietako txupinazoa bota aurretik
Felix Fernandez Kosner Baskoniaren kirol zuzendaria, Paolo Galbiati entrenatzailea, Tadas Sedekersis kapitaina eta Myriam Pereda klubeko zaleen ordezkaria izan dira Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko txupinazoa jaurtitzeko arduradunak.
Xevi Pujolek Kosner Baskonia utziko du, eta Bartzelonaren kirol zuzendaria izango da
Bost denboraldiz Manresaren idazkari teknikoa izan ondoren, kataluniarra Gasteizko taldera iritsi zen joan den denboraldian. Pujolek, alde bakarrez, Baskoniarekin zuen harremana eten du. Litekeena da Gasteizko taldeak erabaki horren aurkako salaketa jartzea.
Kosner Baskoniak etxean eta txapeldunaren kontra ekingo dio Europako bideari
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.