Eusko Label Winter Series
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Barandika eta Basque finalean, epika eta guzti
Barandikak eta Basquek bi jokotan (15-6 eta 15-14) irabazi zieten astelehenean Goitiari eta Lekerikari Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren laugarren jardunaldian. Horrela, aurrelari bizkaitarrak eta atzelari lapurtarrak txapelketako finalera sailkatzea lortu dute.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 4.jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak eta Xabi Barandikak egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako laugarren jardunaldiko tanto onenak.
Barandikaren lesioak Eusko Label Winter Serieseko finala atzeratzea ekar lezake
Puntista gernikarrak, astelehenean, finalerdietako ligaxkako laugarren jardunaldiko partidan, pilotakada oso gogorra jaso zuen; ondorioz, haustura du ukondoan, eta hurrengo orduetan edo egunetan erabakiko dute ebakuntza egingo dioten ala ez.
Basque: "Barandikaren lesioak norgehiagokaren amaiera baldintzatu du"
Atzelari lapurtarrak bere aurrelaria finalerako garaiz osatzea espero du, biek astelehen honetan finalerako txartela lortu ostean. Xabi Barandikak eta Thibault Basquek bi jokotan (15-6 eta 15-14) irabazi diete Alex Goitiari eta Unai Lekerikari, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako laugarren jardunaldian.
Barandikak eta Basquek bi jokotan irabazi diete Goitiari eta Lekerikari, eta finalerako txartela lortu dute
Gernikako aurrelariak eta Bidarteko atzelariak erraz eraman dute lehen jokoa (15-6). Bigarrenean askoz gehiago sufritu dute, baina azken tantoan jokoa irabaztea lortu dute (15-14). Barandikak min hartuta bukatu du neurketa, pilotakada bat jaso du eta.
Barandika-Basque vs Goitia-Lekerika finalerdietako neurketaren azken tantoa (15-6 eta 15-14)
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek bi jokotan (15-6 eta 15-14) irabazi diete Alex Goitiari eta Unai Lekerikari Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkaren laugarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Xabi Barandikak pilotakada ikaragarria jaso du partidaren bigarren jokoan
12-12ko bedinketarekin partidan susto handia hartu dute zaleek eta jokalariek; izan ere, Alex Goitiaren errebote batek zuzenean jo du Xabi Barandikaren gorputza, eta aurrelari gernikarra kantxatik une batez atera behar izan da, minduta eta ukondoan odola zuela.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 3.jardunaldiko hiru tanto onenak
Johan Sorozabalek eta Eñaut Urreistik egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldiko tanto onenak.
Eraman enpresak BAR sistema bertan behera uztea erabaki du Winter Series "txapelketa hau bukatu arte"
Johan Sorozabal: "Ez dakit pilota barruan edo kanpoan zegoen; epaileak barruan zegoela esan du eta berak du arrazoia"
Johan eta Gorka Sorozabalek garaipena lortu dute Urreisti eta Lopezen aurka. Azken tantoaren polemikaren ostean, Johanek esan du ez dakiela pilota kanpoan edo barruan zegoen, baina Gorkak kanpoan zegoela uste du. Hala ere, anaiak pozik daude irabazi dutelako.
Azken tanto polemiko batek garaipena eman die Johan eta Gorkari
Johan eta Gorkak hiru setetan irabazi diete Urreisti eta Lopezi (15-11, 11-15 eta 4-5). Azken tantoa polemikoa izan da, 4-4 joanda, ez baitute jakin Johanek botatako bi paretakoa balekoa zen ala ez. Azkenean, epaileek lapurtarrei eman diete garaipena.
Urreistik eta Lopezek hiru jokotan galdu dute berriro Johanen eta Gorkaren aurka, eta sailkatzeko aukera gutxi dituzte
Hirugarren jokoan azken tanto polemiko batek erabaki du berriz norgehiagoka. Bigarren porrotak (15-11, 11-15 eta 4-5) hanka eta erdi txapelketatik kanpo utzi dio bikote gipuzkoarrari, baina oraindik bizirik jarraitzen dute lehian. Ligaxkako azken partida 2-0 irabazi eta gainerako emaitzen menpe egotea geratzen zaie.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 2.jardunaldiko hiru tanto onenak
Johan Sorozabalek, Xabi Barandikak eta Gorka Sorozabalek egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldiko tanto onenak.
Barandika: "Partida nahiko txukuna egin dugu"
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-2) gainditu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Barandika-Basque vs Johan-Gorka neurketaren azken tantoa
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-2) gainditu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Barandikak eta Basquek sufritu baina hiru jokotan irabazi diete Johan eta Gorkari
Garaileek aurkarien hasiera kaskarra aprobetxatu dute lehen jokoa nahiko erraz irabazteko. Bigarrenean, ordea, Sorozabal anaiek nabarmen hobetu dute euren jokoa, hirugarren jokoa behartuz. Hirugarrenean, ordea, gernikarra eta bidartarra sendoagoak izan dira.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldiko hiru tantorik onenak
Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldiko tanto onenen protagonistak Alex Goitia, Eñaut Urreisti eta Unai Lekerika izan dira.
Goitia: "Zuzenean Urreistik pilota ukitzen duela iruditu zait"
Urreisti-Lopez eta Goitia-Lekerika, lehen faseko multzoko bi liderrak, elkarren aurka neurtu dira gaur Gernikan, Eusko Label Winter Serieseko finalerdien ligaxkaren lehen jardunaldian. Bigarren bikoteak lortu du garaipen baliotsua hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5), zeresana emango duen azken tanto polemiko batekin.
Goitia-Lekerika bikoteak Urreisti eta Lopez hartu ditu mendean, partida amaiera polemiko batean
Bikote bizkaitarrak hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5) irabazi dio gipuzkoarrari, polemikak markatutako bukaera batean.