Binakakoa
2025/03/30 - 12:46
Ezkurdia-Rezusta ala Artola-Mariezkurrena II: zein bikotek irabaziko du gaur 2025eko Binakako Txapelketa?
Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Etxeberriaren eta Zabaletaren lekukoa hartzeko. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/03/29 - 14:19
Martxel Iztueta: ''Nahiko txukun moldatzea lortu dut''
21 urteko atzelari tolosarra Binakako Txapelketako finalaren atarian geratu da bere debuteko urtean.
2025/03/28 - 18:38
Mariezkurrena, bere lehen finalerako prest
Binakako finalaren atzerako kontaketan murgilduta gauden honetan, gaur Jon Mariezkurrenari egin diogu azpimarra. Berriozarko atzelariarentzat lehen finala izango da, eta bideaz gozatu nahi du.
2025/03/27 - 10:59
Rezusta, defendatuz gozatzen duen pilotaria
Beñat Rezustak Binakako Txapelketako finala jokatuko du martxoaren 30ean Nafarroa Arenan. Ezkurdiarekin batera Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra lehiatuko da. Reyes Azkoitia Beñaten entrenatzaile zenarekin eta Beñat Rezustarekn egon da EITB Media.
2025/03/26 - 15:47
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteak, materiala hautatuta, Binakako finalerako prest
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketako finala, martxoaren 30ean, Nafarroa Arenan. Iruñeako frontoi horretan aukeratu dute final handirako materiala. Protagonistek hautatutako pilotei eta finalari buruz hitz egin dute.
2025/03/25 - 15:10
Ezkurdia, beste txapel batekin amesten
Joseba Ezkurdiak Binakako Txapelketako finala jokatuko du Beñat Rezustarekin batera, martxoaren 30ean, Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra. Arbizukoak bolada txarra izan zuen duela hilabete batzuk, baina arazoak atzean utzi ditu, eta finala jokatzeko "irrikaz" dago.
2025/03/24 - 18:15
Salaberria eta Gaskue, ''pozik'', B Serieko Binakako lehen txapela irabazita
Iker Salaberria eta Andoni Gaskue dira 2025eko B Serieko Binakako txapeldunak. Finalean Egiguren V-Bikuña bikotea menderatu zuten. Final handia nola bizi izan zuten, zelan ospatu zuten eta zer moduz sentitzen diren kontatu digute.
2025/03/24 - 14:12
Iñaki Artola, finalerako doinu eta errimetan
Binakako Txapelketako finala jokatuko du Artolak Mariezkurrena II.arekin batera Ezkurdia-Rezusta bikotearen aurka, martxoaren 30ean. Iñaki Artolak finalaren aurreko egunak nola bizi dituen kontatu digu: batez ere, bertsolaritzak laguntzen dio final handiaren aurreko egunei aurre egiten.
2025/03/22 - 21:53
Labriteko zaleek ez dute faborito argirik Binakako Txapelketako finalerako
Datorren igandean, martxoaren 30ean, Binakako Txapelketako final handian lehiatuko dira Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteak. Nola ikusten dute finala Labritera joan diren zaleek?
2025/03/22 - 21:51
Salaberria eta Gaskue txapeldun, finalean Egiguren eta Bikuña garaituta (18-22)
Salaberriak eta Gaskuek 18-22 irabazi diete Egiguren eta Bikuñari Labriten jokatu den B serieko Binakako Txapelketaren finalean. Lehen tantoetan atzetik joan diren arren, 6-6 berdindu ondoren aurretik jarri dira, eta oso final lehiatua irabazi dute azkenean.
2025/03/22 - 21:33
Salaberria eta Gaskue, Bigarren Mailako Binakako txapeldunak
Iker Salaberriak eta Andoni Gaskuek 18-22 menderatu dituzte Julen Egiguren eta Iñigo Bikuña, B Serieko Binakako Txapelketako finalean. Emozio handikoa izan da Labriten jokatu duten partida.
2025/03/22 - 21:28
Salaberria eta Gaskue: ''Ikaragarri sufritu dugu''
Iker Salaberriak eta Andoni Gaskuek irabazi dute B serieko Binakako txapela, Julen Egiguren eta Iñigo Bikuña 18-22 menderatuta. Finala Labriten jokatu dute.
2025/03/18 - 15:04
Egiguren V-Bikuña eta Salaberria-Gaskue bikoteek Serie B finalerako materiala hautatu dute
Bi bikoteak prest daude larunbat honetan, martxoaren 22an, jokatuko duten finalerako. Gaur materiala aukeratu dute, eta pozik agertu dira hautaketarekin.
2025/03/17 - 19:52
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Unai Lasok eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte asteburuko tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldian.
2025/03/17 - 15:29
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteak, final handiari begira
Eskuz Binakako Txapelketaren finala jokatuko dute Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II.a bikoteek datorren martxoaren 30ean, Iruñean, Nafarroa Arenan.
2025/03/16 - 23:36
2024-2025eko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 30ean.
2025/03/16 - 22:59
Ezkurdiak eta Rezustak lortu dute finalerako bigarren txartela, Laso eta Iztueta menderatuta (21-19)
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta izango dira Binakako Txapelketako final handian Iñaki Artolaren eta Jon Mariezkurrenaren aurkariak, azken finalaurrekoan Unai Laso eta Martxel Iztueta 22-19 menderatu baitituzte.
2025/03/16 - 21:17
Ezkurdia eta Rezusta izango dira Artolaren eta Mariezkurrenaren aurkariak Binakako Txapelketako finalean
Ezkurdiak eta Rezustak 22-19 menderatu dituzte Laso eta Iztueta, maila handiko azken finalaurrekoan. Binakako Txapelketako finala martxoaren 30ean jokatuko da, Nafarroa Arenan.
2025/03/15 - 22:20
Artola eta Mariezkurrena izango dira Binakako Txapelketako finalean, Peña eta Albisu aise menderatuta (22-10)
Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena izango dira Binakako Txapelketako final handian, gaur, Labriten, Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu erraz garaitu eta gero (22-10).
2025/03/15 - 01:04
Egiguren-Bikuña eta Salaberria-Gaskue bikoteek jokatuko dute B Serieko finala
Egigurenek eta Bikuñak 22-21 menderatu dituzte Zubizarreta eta Morgaetxebarria, azken unean ia ihes egin dien partida lehiatuan. Beste finalerdian, Salaberriak eta Gaskuek 22-15 garaitu dituzte Senar eta Eskiroz.