Real Sociedad
Sergio Francisco: ''Jokalariak gogotsu ikusten ditut talde on bati irabazteko''
Mendizorrotzak sailkapenean puntu bakarreko aldea duten bi talderen arteko derbia jasoko du. Txuri-urdinek 16 puntu dituzte, eta babazorroek 15.
Errege Kopako Reus-Reala partidaren laburpena eta golak
Realak 0-2 hartu zuen mendean Reus, Errege Kopako bigarren kanporaketan. Mikel Gotik, 49. minutuan, eta Sadiqek, bigarren zatiko luzapenean, penaltiz, talde txuri-urdinaren golak egin dituzte.
Mikel Goti: ''Hurrengo fasera igarotzeko borrokatu dugu partida osoan zehar, eta lortu dugu''
Realak Errege Kopako final-hamaseirenetarako txartela lortu du, Reusi 0-2 irabazita. Mikel Gotirekin, partidako lehen goleatzailearekin, egon gara partidua nola bizi izan duten jakiteko.
Realak Reusen irabazi du (0-2), eta aurrera egin du Errege Kopan
Sergio Franciscoren taldea final hamaseirenetan da. Mikel Gotik, 49. minutuan, eta Sadiqek, bigarren zatiko luzapenean, penaltiz, talde txuri-urdinaren golak egin dituzte.
Sergio Francisco: "Oso partida zaila espero dut, motibatua"
Realak Reusen aurka jokatuko du asteazken honetan Errege Kopako bigarren kanporaketan. Sergio Franciscok partida nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan.
Sansek galdu egin du Mirandesen aurka bat gutxiagorekin jokatuta (1-0)
Talde txuri-urdina jokalari bat gutxiagorekin aritu da bigarren zatian, epaileak Kita kanporatu duelako, eta ondoren sartu du Mirandesek garaipenaren gola. Peru Rodriguezek berdinketa lortu du azken minutuan, baina baliorik gabe utzi dute, jokoz kanpoko zegoelako.
Realak 2-3 galdu du Vila-realen aurka neurketako azken minutuan
Bukaera estu baino estuagoan, 0-2ko markagailua irauli ondoren, talde txuri-urdinak 95. minutuan galdu du urpekari horiaren aurka.
Sergio Francisco: "Elkarren aurka jokatu dugun partida bakoitzean puntuak borrokatzeko gai izan gara"
Realeko entrenatzaileak igandean Vila-realen aurka EA Sports Ligako 14. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du.
Mikel Oyarzabalek giharretako lesioa du ezker hankako iskiotibialetan
Realak jakinarazi duenez, Mikel Oyarzabalek hilabete inguruko baja izango du ezker hankako iskiotibialetan duen lesioagatik.