21:30ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reala Celta berriz mendean hartzeko asmoz zelairatuko da, Kopako finalaurrekoen bila

Imanol Alguacilen taldeak 0-1 irabazi zion Galiziako taldeari, joan den larunbatean Ligan jokatutako neurketan, Brais Mendezen gol eder bati esker. Aihen Muñozek ezingo du jokatu, belaunean lesio larria duelako.
Brais Mendez, Realak Celtaren aurka joan den larunbatean jokatutako partidan
Brais Mendez, Realak Celtaren aurka joan den larunbatean jokatutako partidan. EFE

Realak Errege Kopako final laurdenetako neurketa jokatuko du astearte honetan, Celtaren aurka, Balaidosen, 21:30etik aurrera. Azken lau egunetan indarrak neurtzen dituzten bigarren aldia izango da; izan ere, joan den larunbatean LaLiga EA Sportseko 21. jardunaldiko norgehiagokan lehiatu ziren. Donostiako taldea izan zen nagusi, 0-1, Brais Mendezen gol on bati esker.

Imanol Alguacilek gidatzen duen taldean ez da Aihen Muñoz izango, ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsita duelako, larunbatean min hartu ostean. Jokalariari datozen egunetan egingo diote ebakuntza, taldeak igandean jakinarazi zuenez. Bestetik, Martin Zubimendik Vigora bidaia egin zuen astelehenean; hortaz, deialdian hartuko du parte.

Realak Osasuna final zortzirenetan 0-2 menderatuta lortu zuen final laurdenetarako txartela; Celtak, berriz, Valentziari irabazi zion, 1-3. Imanol "ilusionatuta" agertu zen astearteko hitzorduaren aurretik egindako adierazpenetan.

Iragarkia
20240122173759_imanol-alguacil_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X