Kopako Celta-Reala partida urtarrilaren 23an jokatuko da, eta Athletic-Bartzelona neurketa hilaren 24an
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi ditu jada Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketen datak eta ordutegiak. Neurketak hilaren 23, 24 eta 25ean jokatuko dira.
Celtaren eta Realaren arteko neurketak irekiko ditu final-laurdenak, urtarrilaren 23an, asteartean, 21:30ean. Txuri-urdinek Balaidosen jokatuko dute, Vigon.
Horrez gain, Athletic eta Bartzelona urtarrilaren 24an, asteazkenean, 21:30ean, arituko dira nor baino nor gehiago, San Mamesen.
Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketen datak eta ordutegiak:
Urtarrilak 23, asteartea:
Celta - Reala (21:30)
Urtarrilak 24, asteazkena:
Mallorca - Girona (19:30)
Athletic Club - Bartzelona (21:30)
Urtarrilak 25, osteguna:
Atletico Madril - Sevilla (21:00)