Braisen gol bikain batek eman dio garaipena Realari Vigon, Celta aurkari (0-1)
Realak garaipena lortu du Vigon, Abanca Balaidos zelaian, Celta aurkari, larunbatean, 2023-24 denboraldiko EA Sports Ligako 21. jardunaldian. Brais Mendezek sartu du Realari garaipena eman dion gola, hamaikagarren minutuan areaz kanpotik egindako jaurtiketa eder baten bidez. Donostiako taldeak, horrela, hiru puntu oso garrantzitsu eskuratu ditu; izan ere, lau partida zeramatzan irabazi gabe EA Sports Ligan. Imanolen gizonek lan ona egin dute, eta merezita irabazi dute. Okerrena, dena den, Aihenen lesioa izan da. Min hartu du ezker belaunean, eta baliteke lesioa larria izatea.
Realak eta Celtak bi aldiz jokatu behar dute elkarren aurka astebeteko epean (larunbatean, Ligan; asteartean, Kopako final-laurdenetan), eta euskal taldeak eman du lehen kolpea. Ohikoak ez diren hainbat jokalari zelairatu ditu Imanolek hasierako hamaikakoan (Pacheco, Aranburu, Olasagasti eta Magunazelaia kasu), eta ondo baino hobeto bete dute egin beharreko zeregina.
Norgehiagoka oso parekatuta hasi da, bi taldeak jokoaren kontrola eskuratzeko lehian, baina oreka hori berehala apurtu da; hamaikagarren minutuan, Brais Mendezek baloia hartu du, areatik gertu, jaurtiketa prestatu, ezkerrez jo, eta gol bikaina sartu du. Celtako jokalari ohiak ez du ospatu gola, baina 0-1ekoa egin du.
Sadiqek, 22. minutuan, Braisen pase oso ona jaso du, area barruan kontrolatu, eta bakarrik geratu da Vicente Guaitaren aurrean; hala ere, etxekoen atezainak gelditu egin du errematea. Bigarren gola sartzear izan da Imanolen taldea jokaldi horretan, baina markagailua ez da berriro aldatu lehenengo zatian. Hori bai, atsedenaldira iritsi aurretik jazo da gaueko okerrena, Aihenen lesioa; 37. minutuan, Realeko ezker hegaleko atzelariak baloia lapurtu du Celtaren arearen inguruan, eta ezker belauna bihurritu du. Abanca Balaidoseko zaleek txalo artean agurtu dute nafarra, zelaitik eraman dutenean.
Bigarren zatian, Realak sendotasun handia erakutsi du partida kudeatzeko, eta ia-ia ez dio aukerarik eman Celtari Alex Remiroren atera gerturatzeko. Gainera, gol aukerarik argiena euskal taldeak berak izan du, 54. minutuan, Magunazelaiak area barruan egindako erremate batean. Realak oso ondo kontrolatu du Rafa Benitezen gizonen presioa.
Horrenbestez, Realak aurrerapauso handia eman du EA Sports Ligan, eta Kopako kanporaketa ere irabazi ahal diola erakutsi dio aurkariari. Astearte gauean jokatuko dute, finalerdirako txartela jokoan dutela.
Fitxa teknikoa
0 - Celta: Guaita; Mingueza (Carles Perez, 58. min), Unai Nuñez, Carlos Dominguez, Manu Sanchez; Miguel Rodriguez (Hugo Alvarez, 58. min), Tapia, Dotor, Luca de la Torre (Jailson, 75. min); Aspas (Douvikas, 58. min), Larsen (Williot, 75. min).
1 - Reala: Remiro; Zubeldia, Le Normand, Pacheco, Aihen (Tierney, 38. min); Aranburu (Aritz, 46. min), Turrientes, Olasagasti (Oyarzabal, 64. min), Brais Mendez; Sadiq eta Magunazelaia (Merino, 64. min).
Gola: 0-1 Brais Mendez, 11. min.
Epailea: Figueroa Vazquez (Andaluzia). Celtako Miguel Rodríguez (14. min) eta Realeko Aranburu (29. min) eta Merino (83. min) zigortu ditu, txartel horia erakutsiz.
Gertakizunak: EA Sports Ligako 21. jardunaldiko partida. Abanca Balaidosen jokatu dute, 20.901 zaleren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Hector Fortek 2031ra arte sinatu du Realarekin
Bartzelonak beretzat gorde ditu berrerosteko aukera eta, etorkizunean jokalaria salduz gero, irabazien ehuneko bat jasotzeko eskubidea.
Gorrotxategi: “Ligan partida bat lasai irabaztea gutxitan gertatzen da"
Realeko jokalaria pozik azaldu da Espanyolen aurka lortutako garaipenagatik (2-1), EA Sports Ligako 3. jardunaldiko partidan. Garaipenak txapelketako lehen puntuak eman dizkio Realari.
Realaren egutegia, Europa Ligan
Talde txuri-urdinak AFC Bournemouthen aurka egingo du debuta Anoetan, irailaren 17an, 21:00etan; liga fasea ixteko azken partida, berriz, Juventusen aurka jokatuko du etxetik kanpo, urtarrilaren 28an, 21:00etan.
Realak garaipena lortu du Espanyolen aurka (2-1)
Barrenetxea eta Oskarssonen golek denboraldiko lehen garaipena eman diete txuri-urdinei une oro kontrolpean izan duten partidan.
Logroñok Realaren zalantzak zigortu ditu Zubietan (0-2)
Aste zaila da Realarentzat. Askeazkenean 5-2 galdu zuen Londresen Chesearen aurka, ostegunean Arturo Ruiz entrenatzaileak bere kargua utzi zuen eta gaur goizean 0-2 galdu du Logroño United taldearen aurka F Ligako debutean, Zubietan. Errioxarren golegileak Mawete eta Cris izan dira, bigarren zatian.
Jon Karrikaburu Burgosko jokalaria izango da
Realak eta Burgosek akordioa lortu dute Elizondoko aurrelaria eskualdatzeko. Karrikaburuk Donostiako klubean egindako ibilbidea bukatu du oraingoz, eta Sergio Francisco izango du berriro entrenatzaile.
Matarazzo, Europa Ligako zozketari buruz: “Oso pozik nago zozketaren emaitzarekin"
Realeko entrenatzailea Realari egokitutako aurkariez aritu da. Donostiarrek Juventus, Olympique Lyon, Crystal Palace, Bournemouth, Viktoria Plzen, Torreense, Union SG eta Lillestrom taldeekin neurtuko dituzte indarrak.
Juventus, Lyon, Bournemouth eta Crystal Palace, Realaren aurkari sendoenak Europan
Talde donostiarrak Lyon, Juventus, Viktoria Pilsen, Union Saint-Gilloise, Bournemouth, Crystal Palace, Torreense eta Lillestrom izango ditu aurkari 2026-2027 denboraldiko Europa Ligan.
Mamadou Sarr, Realeko jokalari berria
Talde txuri-urdinak eta Chelseak senegaldar atzelariaren lagapena adostu dute 2026-27 denboraldiaren amaierara arte. Ostegunean osasun-azterketa egin zioten, eta ostiral honetan bat egingo du taldekide berriekin Zubietan.
Arturo Ruizek Realeko entrenatzaile kargua utzi du
Emakumezkoen taldeko teknikariak bere kontratuan aurreikusitako kalte-ordaina ordainduko du bere irteera gauzatzeko.