Alaves
Chacho Coudet: "Etxean jokatzen dugu eta badakigu bertan indartsuagoak garela"
Alavesek Betis hartuko dute igande honetan Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 21. jardunaldiari dagokion partidan. Aurkariaren hierarkia dela eta, garaipena lortzea oso garrantzitsua da babazorroentzat.
Denis Suarez: "Gaurko porrota gogorra da, baina Liga asko geratzen da"
Deportivo Alavesek 1-0 galdu du Atletico Madrilen aurka igande honetan Metropolitanon jokatu duen partida eta jaitsiera postuetara jaitsi da.
Cholo Simeoneren taldea nagusi izan da, eta hainbat gol aukera izan ditu, baina bakarra sartu du, Sorlothen burukada bati esker, eta azkenean Madrilgo taldeak sufritu egin du emaitzari eusteko, Alavesek estu hartu baitu hondarreko minutuetan.
Ander Guevara: "Aurrerapauso bat eman behar dugu, autokritika egin, berriz ere irabaztera bueltatzeko”
Deportivo Alaves jaitsiera postuetan sartu da. Chacho Coudeten taldea 1 eta 0 erori da Atletico Madrilen aurka.
Cholo Simeoneren taldea nagusi izan da, eta hainbat gol aukera izan ditu, baina bakarra sartu du, Sorlothen burukada bati esker, eta azkenean Madrilgo taldeak sufritu egin du emaitzari eusteko, Alavesek estu hartu baitu hondarreko minutuetan.
Alaves jaitsierako postuetara erori da, Atleticoren aurka galduta (1-0)
Alavesek ez du partida ona egin Metropolitanon, azken txanpan suspertu eta berdinketa lortzeko zorian izan bada ere. Sorlothek sartu du Atleticoren gola, bigarren zatia hasi eta berehala.
Coudet: "Kopari begira egonez gero, Bigarren Mailara goaz"
Alavesek Atletico Madrilen aurka jokatuko du igande honetan, Metropolitanon, EA Sports Ligako 20. jardunaldiko partida.
Coudet "pozik" azaldu da, eta "sentsazio oso onekin" geratu direla erantsi du
Alavesen entrenatzaileak Kopako final-laurdenetarako txartela lortu izana ospatu du, eta Rayo Vallecanoren aurka "partida oso ona" egin dutela uste du, "aurkari oso zaila baitzen".
Toni Martinezen eta Carlos Vicenteren golek final-laurdenetan sartu dute Alaves, Rayoren aurkako partida itxi batean (2-0)
Lehen zati orekatua hutsean berdinduta amaitu dute bi taldeek, baina atsedenaldiaren ostean Alavesek saria eskuratu du lehen minutuetan, eta jarraian aldapa gehiago leundu zaio Gasteizko taldeari, epaileak Isi Palazon egotzi baitu.
Coudet: "9 urte dira Alaves ez dela final-laurdenetarako sailkatzen, polita izango litzateke"
"Azken bost urteetako lehen itzulirik onena egin dugu, ez da gutxi, bihar final-laurdenetan sartzeko aukera dugu, eta duela bederatzi urte klubak ez du hori lortu; ez da kontu makala", azpimarratu du entrenatzaile babazorroak.
Toni Martinez: "Lehen zati oso duina egin dugu, baina konturatu orduko 3-0 gindoazen"
Alavesek porrot gogorra jaso du Vila-realen etxean, nahiz eta lehen zatian oso ondo aritu den. Toni Martinezek sartu du babazorroen gola, 85. minutuan.
Alavesek 3-1 galdu du Vila-realen aurka
Bigarren zatian, Moleirok, Gerard Morenok eta Mikautadzek sartutako golek erabaki dute partida, nahiz eta Toni Martinezek aldea murriztu du 85. minutuan. Babazorroek hiru gol jaso dituzte, akatsik egin gabe.
Chacho Coudet: "Hirugarren postuan dagoen talde bat gainditzeko, bigarren taldeko bost jokalari ditut"
Osasunarekin galdu eta Oviedorekin berdindu ondoren, babazorroek denboraldi bikaina osatzen ari den Vila-reali egingo diote bisita.
Azken jardunaldietako emaitzak aldekoak izan ez badira ere taldea biharko azterketarako prest da.
Bere taldeak bizi duen momentuaz eta biharko neurketaz mintzatu da Chacho Coudet.
Boye: "Urtea beste modu batean hasi behar genuen"
Alaveseko jokalaria pozik agertu da golarekin, baina hiru puntuak ez dituztela lortu deitoratu du, partidan zehar aukerarik izan ez dutelako. Hala ere, hurrengo jardunaldiei begira sailkapena iraultzea espero du.
Alavesek eta Oviedok berdinketa sinatu dute partida estu batean (1-1)
Chacho Coudet: "Nire nahia igandean partida ona egitea eta irabaztea da"
Babazorroek Oviedo hartuko dute igande honetan Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 18. jardunaldiko partidan. Azken sei jardunaldietan bost porrot jaso ondoren, igandean irabaztea oso garrantzitsua da Alavesentzat.
Alaveseko zale ugari gerturatu dira Ibaiara, lan saio berezia bertatik bertara ikusteko
Jokalari babazorroek jarraitzaileen babesa jaso dute. Bultzada hori oso ondo etorriko zaie igandean Mendizorrotzan Oviedoren aurka jokatuko duten partida garrantzitsuari begira.
Alaves Kopatik at geratu da Bartzelonaren aurka galduta (1-6)
Blanco: "Askoz gehiago exijitu behar diogu geure buruari"
Alaveseko jokalariak Osasunaren aurka galdutako derbiaz hitz egin du (3-0) Sadarren jokatu den EA Sports Ligako 17. jardunaldiko partidan.
Chacho Coudet: "Osasunaren aurka irabaztea primerakoa litzateke, horretarako prestatu gara"
Talde babazorroa ez da bakarrik egongo Iruñean, 500 jarraitzaile baino gehiago izango baititu Chacho Coudeten taldeak, Errege Kopako hurrengo fasera Sevillaren aurka garaipen on batekin igaro ondoren.
Coudet, Jonnyren eta Boyeren lesioez: "Sevillaren aurkako partida nahiko garesti atera zaigu"
Argentinako entrenatzailearen ustez, taldeak "joko ona" egin du, eta "garaipena merezi izan du". Gainera, bigarren gol batekin partida itxi ezin izan delako etsituta agertu da: "Azken jokaldiarekin apur bat sufritzen bukatzen dugu beti". Azaldu duenez, Jonnyren arazoa gainkarga bat dela dirudi, baina Lucas Boyeren lesioa "ziurrenik, konplexuagoa izango da".
Carlos Vicentek penaltiz sartutako gol batek Alaves final-zortzirenetara sailkatu du, Sevilla menderatuta
Lucas Boye bigarren zatian zelairatu izana erabakigarria izan da partida. Aurrelari argentinarrak penaltia eragin du, eta, handik gutxira, min hartuta, ordezkatu behar izan dute.