Athletic-Espanyol, Reala-Mallorca, Betis-Osasuna eta Alaves-Sevilla, Kopako final-zortzirenetako kanporaketak
Larunbat honetan (urtarrilak 7) egin da Errege Kopako final-zortzirenetako zozketa Espainiako Futbol Fedarzioakren Las Rozaseko (Madril) Futbol Hirian. Lau euskal taldek jarraitzen dute txapelketan.
Lehian jarraitzen duen Bigarren Mailako euskal talde bakarra den Alavesek Sevillaren aurka jokatuko ditu final-zortzirenetak Mendizorrotzan. Realak Mallorca hartuko du Anoetan, eta Athletic Espanyol kontra lehiatuko da San Mamesen. Azkenik, etxetik kanpo jokatuko du Osasunak Betisen aurka.
Ikusi hemen partida guztien datak eta ordutegiak
Hauek dira Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketak:
Ceuta - Bartzelona
Levante - Atletico Madril
Sporting Gijon - Valentzia
Alaves - Sevilla
Betis - Osasuna
Vlla-real - Real Madril
Reala - Mallorca
Athletic Club - Espanyol