Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reala final-zortzirenetan da, Las Gaunasen irabazita, Robert Navarroren golari esker (0-1)

Imanolen taldea jokalari gaztearen gol batekin gailendu da, Logroñes baino hobea izan den partidan. Realeko 2.000 zale izan dira zelaian, eta giroa bikaina izan da.
Robert Navarrok, jokaldi honetan, garaipena eman dio Realari. Argazkia: EFE.
Robert Navarrok, jokaldi honetan, garaipena eman dio Realari. Argazkia: EFE.

Reala 0-1 gailendu zaio Logroñesi, Robert Navarrok sartutako gol bati esker, Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketan, asteazkenean. Imanolen taldea jokalari gaztearen gol eder batekin gailendu da, Logroñes baino hobea izan den partidan; Realeko 2.000 zale izan dira zelaian, eta giroa bikaina izan da.

Hala, Realak final-zortzirenetan izateko txartela erdietsi du, eta larunbateko zozketan izango da. Ilusio handiak ditu Kopan, eta esan beharra dago denboraldi osoan izandako maila oso ona Kopan ere erakusten ari dela Reala. Kanporaketak amaierara arte iza du emozioa, kontuan izanik markagailuan ez dela alde handirik izan, baina Realak ia neurketa osoan izan du jokoa kontrolpean, eta ez da estu ibili Navarrok 33. minutuan emandako aldeari eusteko.

Lehen zatian, Realak zelai erdia menderatu du, baina ez da asko gerturatu Logroñeseko atera. Alexander Sorlothek aukera ona izan du, 15. minutuan, baina ezin izan du errematea erabat ondo bideratu, eskuinez, eta baloia zutoinetik oso hurbil atera da. 33. minutuan, jokaldi bikain baten bidez, Imanolen taldeak markagailuan aurrea hartzea lortu du: Asier Illarramendik aurrera jo du, eta pase sakona bidali dio Robert Navarrori; Brais Mendezek, trebetasun handiz, baloia pasatzen utzi du, eta Navarrok, ezkerrez, gol polita egin du.

Atsedenaldia amaituta, gipuzkoar taldea kanporaketa itxita uzteko asmoz zelairatu da. Braisek falta bat penalti puntuan jarri du, eta Merinoren burukada ederki aldendu du Logroñeseko atezainak, eta, handik gutxira, Sorlothen jokaldi bikain baten ostean, Merinok berak, gertutik, ezin izan du bigarrena egin. 66. minutuan, Braisek, pase bikain baten bidez, bakar-bakarrik utzi du Sorloth, eta azken horrek sareetara bidali du baloia, baina epaileak jokoz kanpo adierazi du. Gerora, Diego Ricok, ezkerkada bortitz batekin, geldiketa ona egitera behartu du Gonzalo atezaina, zalantzarik gabe bere taldeko jokalaririk onena partida honetan.

Azken minutuetan, pentsatzeko modukoa zen etxeko taldeak presio handiagoa sartzeko ahalegina egingo zuela, baina Realak, Imanolen aldaketei esker ere, baloiaren jabetza izan du, eta Logroñes indargabetu egin du.

Hala, azken emaitza, 0-1ekoa, bat dator Las Gaunasen ikusitakoarekin. Zelaia bete egin da, eta Realaren zaleek beste garaipen bat ospatu ahal izan dute, festa giroan.

Fitxa teknikoa:

0 - UD Logroñes: Gonzalo Cretazz; Campins (Sergi Lopez, 63. minutuan), Christian Fernandez (Arregi, 63. minutuan), David Fernandez, Iñaki; Jaime Sierra (Boniquet, 63. minutuan), Markel Lozano; Zourdine Thior (Martinez Losa, 76. minutuan), Bobacar Keita, Carlos Doncel (Dani Pichin, 85. minutuan); Menudo.

1 - Reala: Remiro; Gorosabel (Elustondo, 85. minutuan), Le Normand, Jon Pacheco, Aihen Muñoz (Diego Rico, 63. minutuan), Illarramendi (Pablo Marin, 80. minutuan); Brais Mendez, Mikel Merino (Martin Zubimendi, 63. minutuan), Robert Navarro; Sorloth (Oyarzabal, 80. minutuan).

Gola: 0-1, 33. minutuan, Robert Navarrok sartu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X