Federazio Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sestao River Federazio Kopako finalerako sailkatu da; Recreativo Huelva izango du aurkari

Bizkaiko taldeak, finalerdietan, Salamanca kanporatu du. Finala azaroaren 14an jokatuko dute, larunbatez, Las Llanasen.

Sestao River Federazio Kopa

Sestao Riverreko jokalariak, finalerako txartela lortu berri. Argazkia: @SestaoRC (X).

Sestao River 2026ko Federazio Kopako finalerako sailkatu da, asteazkenean, Las Llanasen jokatutako finalerdian Salamanca kanporatu du eta; Bizkaiko taldea 3-1 gailendu da. Finalean, Sestao Riverrek Recreativo Huelva izango du aurkari, azaroaren 14an, larunbatez, Las Llanasen.

Euskal taldeak Salamancaren aurka jokatu duen finalerdian, Zorrillak, Castañedak penaltiz eta Bengoetxeak sartu dituzte Sestao Riverri sailkatzea ekarri dioten golak.

Beste finalerdian, ordea, Recreativo Huelvak Navalcarnero utzi du txapelketatik at, penalti jaurtiketetan. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X