Entrenamenduetara bueltatu dira lehen mailako euskal taldeak
Entrenamenduetara itzultzen goiztiarrena Eibar izan da. Armaginek Depor hartuko dute Ipuruan, eta galiziarrak gailentzen saiatuko dira orain dauden jaitsiera postuetatik lehenbailehen ateratzeko, eta, bide batez, konfiantza berreskuratzen lagunduko duen emaitza on bat lortzen.
Hartara, albiste onekin hasi dute astea Mendilibarren mutilek, Ivan Ramis normaltasunez jardun baita besteekin batera, eta, itxura denez, Deporren aurka igande eguerdian (12:00) jokatzeko gertu egongo da.
Athletici dagokionez, albiste nagusiena Iker Muniaini egindako ebakuntza izan da. Nafarrak eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen Europa Ligan, Zorya Luhansk taldearen aurka jokatutako partidaren amaieran, eta gaur pasatu da ebakuntza-gelatik.
Zuri-gorriek Sevilla izango dute hurrengo aurkaria San Mamesen. Larunbatean jokatuko dute partida hori, arratsaldeko 13:00etan.
Realak eta Alavesek, bere aldetik, elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, larunbat arratsaldean. Gipuzkoarren kasuan Iñigo Martinez eta Adnan Januzaj lesionatuak hobetzen ari dira, eta euren kasa aritu dira entrenatzen. Mutrikuarrak sei norgehiagoka galdu ditu, eta aurrelari belgikarrak, berriz, ezin izan zuen Betisen aurka jokatu. Zubeldia eta Rulli taldearekin batera entrenatu dira.
Arabarrei dagokienez, ateak itxita egindako entrenamendu batekin ekin diote aste honetako jardunari. Denboraldiko bigarren euskal derbia larunbatean jokatuko da, 18:30etik aurrera, Mendizorrotzan.
Zure interesekoa izan daiteke
Epaileek arrazoi eman diote Ligari, eta txapelketa abuztuaren 15-16ko asteburuan hasiko da
Ligak eta Espainiako Futbolarien Elkarteak ez dute datorren kanpainako egutegiaren inguruan akordiorik itxi, eta, beraz, hitzarmen kolektiboak dioen bezala, epaileen organora jo zuten. Javier Tebas buru duen erakundeari eman dio arrazoi.
Elxeko entrenatzailea izateari utzi dio Eder Sarabiak
“Gelditzeko, deskonprimitzeko eta beste gauza batzuei kasu egiteko momentua da”, adierazi du entrenatzaile bilbotarrak, prentsaurrekoan. 2024-2025 denboraldian lortu zuen Elxek lehen mailarako igoera, eta 2025-2026 denboraldian maila mantentzea lortu du, Eder Sarabiaren laguntzarekin.
Realak Espanyolen aurka berdindu du (1-1), eta Alavesek eta Athleticek galdu egin dute, Rayo Vallecanoren eta Real Madrilen kontra (1-2 eta 4-2)
RCDE Stadiumen, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian parekatu du markagailua; Mendizorrotzan, Toni Martinezek 1-0ekoa sartu du, baina Rayo Vallecanok, partidako azken hogei minutuetan, markagailua irauli du; eta Bernabeun, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Real Madrilek lau lortu ditu.
Txapeldunen Ligarako bosgarren txartelak Athletic eta Osasuna Europara hurbildu ditu
Rayo Vallecanok Conference Leagueko finalerako sailkapena lortu ostean, Espainiak matematikoki bermatu du Txapeldunen Ligako plaza gehigarri bat, eta horrek Europan jokatzeko aukera gehiago emango dizkie Athletici eta Osasunari.
Nolako derbia espero dute Alaveseko eta Athleticeko zaleek?
Alavesek eta Athleticek denboraldiko azken euskal derbia jokatuko dute Mendizorrotzan. Alaves jaitsiera postuei begira dago, eta Athletic ez dago bere momenturik onenean. Zer gertatuko da?
Alaves-Athletic derbia maiatzaren 2an jokatuko da, 18:30ean
Alavesen eta Athleticen arteko euskal derbia maiatzaren 2an jokatuko da, larunbatean, Mendizorrotzan. Realak, bestalde, Sevillaren aurka jokatuko du maiatzaren 4an. Osasunari dagokionez, Bartzelonaren aurka jokatuko duen partida oraindik ez dute zehaztu noiz jokatuko den.
Penaltiek puntuak banatu dituzte Alavesen eta Osasunaren artean (2-2)
Puntu banaketak, ordea, ez dio gehiegi balio bietako inori, gorritxoak Europatik aldentzen baititu, eta babazorroak jaitsieraren arriskuan mantendu.
Athletic–Osasuna euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, 19:00etan
Athleticen eta Osasunaren arteko euskal derbia apirilaren 21ean jokatuko da, asteartean, San Mamesen, eta Real Madrilek Deportivo Alaves hartuko du. Hurrengo egunean, Realak Getaferen aurka jokatuko du Anoetan.
Matias Almeyda kargugabetu du Sevillak
Talde andaluziarra, EA Sports Ligaren 29 jardunaldiren ondoren, jaitsierako postuetatik hiru puntuetara dago. Sevilla Luis Garcia Plaza, Alaveseko entrenatzaile ohiarekin negoziatzen ari dira, entrenatzaile argentinarra ordezkatzeko.
Reala-Alaves derbia apirilaren 11n jokatuko da, larunbata, 14:00etan
Ondorioz, txuri-urdinek astebete izango dute Atletico Madrilen aurka hilaren 19an Sevillan jokatuko duten Kopako finalaren aurretik.