3-2, Valentziaren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek porrota jaso du Mestallan, eta jaitsieratik bi puntura dago

Talde zuri-gorriak 3-2 galdu du Valentziaren aurka. Zigandak aulkian utzi ditu Aduriz eta Raul Garcia, eta bigarrenean zelairatutakoan, golak sartzeaz gain, taldeak askoz hobeto jokatu du.
Athletic Club. Argazkia: EFE
Laporte, burumakur Valentziaren aurka galdu ostean. Argazkia: EFE

Athleticek 3-2  galdu du Valentziaren aurka Mestallan, eta talde zuri-gorriak burua altxatu ezinda jarraitzen du. Krisialdi larrian murgildu da Zigandak zuzentzen duen taldea, eta jaitsiera postuetaik bi puntura dago, 7 jardunalditan 8 puntu bakarrik eskuratuta.

Aduriz, Raul Garcia eta Beñat aulkian uztea erabaki du Jose Angel Ziganda entrenatzaileak, eta erabakia garesti ordaindu du Athleticek. Hasierako minutu parekatuen ondoren, Valentzia hasi da baloiaren jabe izaten eta arriskua sortzen. Susaetak area kanpotik egindako jaurtiketari erantzun ona eman dio Neto atezainak, eta Kepak gauza bera egin du 26. minutuan Guedesen jaurtiketa geldiduta. Valentzia gero eta nagusiago izaten hasi da, eta Zazak 1-0ekoa sartu du 29. minutuan. Gola hartu eta lau minutura, epaileak Kepak Rodrigori egindako penaltia adierazi du, eta Parejok 2-0ekoa sartu du. Lau minututan bi gol hartzeak min egin dio Athletici, eta aldea murrizteko izan duen abagune bakarrean Neto atezainak zuri-gorrien gola eragotzi du, Vesgaren jaurtiketa kornerrera desbideratuta.

Bigarren zatiari ekiteko, Aduriz zelairatu du Zigandak San Joseren ordez, eta aldaketak etekina eman dio taldeari, Adurizek 2-1ekoa sartu baitu 59. minutuan. Gol bikaina sartu du aurrelari zuri-gorriak. Desabantaila murriztea lortu arren, sei minutu geroago, Rodrigok 3-1ekoa egin du Valentziarentzat, Kepa atezainaren huts bat baliatuta. Raul Garcia ere zelairatu du Zigandak Williamsen ordez, gaurkoan kaskar aritu baita. Aldaketa honek ere emaitza ona eman dio Athletici, Raul Garciak 3-2koa sartu baitu 76. minutuan. Azken txanpan, Athleticek berdinketaren bila jo du, arriskua sortu du Valentziaren ate inguruan, baina zuri-gorriak ez dira hirugarren gola sartzeko gai izan, eta porrotarekin itzuli behar izan dira Mestallatik.

Fitxa teknikoa:

3 - Valentzia: Neto, Montoya, Garay, Gabriel Paulista, Gaya, Parejo, Carlos Soler, Andreas Pereira (Maksimovic, 71. min), Guedes (Lato, 83. min), Rodrigo (Sant Mina, 73. min) eta Zaza.

2 - Athletic Club: Arrizabalaga, Lekue, Nuñez, Laporte, Balenziaga, San Jose (Aduriz, 46. min), Vesga, Iturraspe, Susaeta, Cordoba eta Williams (Raul Garcia, 60. min).

Golak: 1-0: 27. min: Zaza. 2-0, 35. min: Parejo, penaltiz. 2-1, 59. min: Aduriz. 3-1, 65. min: Rodrigo. 3-2, 76. min: Raul Garcia.

Epailea: Hernandez Hernandez.

ndez Hernandez.

Zure interesekoa izan daiteke

Robert Navarro Atalantaren aurka (aurredenboraldia)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka

Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan. Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.

Edin Terzic (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”

Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.

Julen Agirrezabala (Athletic)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera

Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X