EA Sports Ligako 11. jardunaldiko Athletic-Reala derbia azaroaren 1ean jokatuko dute, igandez, 21:00etan
Txapelketako jardunaldi horretan bertan, Alaves Bartzelonaren zelaian arituko da, urriaren 31n, larunbatez, 21:00etan, eta Osasunak Coruñan izango du partida, azaroaren 2an, astelehenez, 21:00etan.
Aramburu eta Navarro, 2026ko otsailean jokatutako Athletic-Reala derbiko jokaldi batean. Argazkia: Europa Press.
2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligako 11. jardunaldiko Athletic-Reala euskal derbia azaroaren 1ean jokatuko dute San Mamesen, igandez, 21:00etan, Ligak larunbatean iragarri duenez.
Txapelketako jardunaldi berean, Alaves Bartzelonaren zelaian arituko da, urriaren 31n, larunbatez, 21:00etan, eta Osasunak Coruñan izango du partida, azaroaren 2an, astelehenez, 21:00etan.
Athleticen eta Realaren arteko partida EA Sports Ligaren ekitaldi honetako hirugarren euskal derbia izango da; aurreneko bietan, Alavesek 5-2 garaitu zuen Osasuna, eta Athleticek eta Alavesek 0-0 berdindu zuten Bilbon.