Toledoko istripuagatik atzeratutako Errege Kopako kanporaketetarako data eta ordutegi berriak ezarri dituzte
Ostegunean, urriaren 29an, Peña Sport-Huesca partida jokatuko dute, 18:00etan; azaroaren 3an, asteartez, Pamplona-Eibar eta Anaitasuna-Alaves neurketak izango dira (19:00etan). Azaroaren 4an, asteazkenez, 19:00etan, Portugalete-Real Union neurketa hasiko da; 20:00etan, Amorebieta-Logroñes; eta 20:30ean, Reus-Barakaldo.