Realaren eta Fenerbahçeren arteko joaneko partidako golak (2-0)
Realak 2-0 irabazi dio Fenerbahçeri Europa Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan, Zubietan. Maren Lezeta eta Ainhoa Marin izan dira talde txuri-urdineko golegileak.
Realak 2-0 irabazi dio Fenerbahçeri Europa Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan, Zubietan. Maren Lezeta eta Ainhoa Marin izan dira talde txuri-urdineko golegileak.
Realeko jokalariak, Fenerbahçeren aurkako Europa Kopako partidan, lehenengo gola egin du, burukada eder baten bidez. Partida amaituta, Marenek onartu du hasieran Turkiako taldea sendo aritu dela, baina nabarmendu du nola txuri-urdinak gero eta hobeto ibili direla.
Euskal taldeak alde ederra eskuratu du Europa Kopako final zortzirenetako kanporaketako joaneko partidan. Maren Lezetak eta Ainhoa Marinek, 58. eta 64. minutuetan, Realaren golak sartu dituzte; itzuliko neurketa Istanbulen jokatuko dute, azaroaren 11n.
Entrenatzaile bilbotarrak 2028ra arte sinatu du kataluniako taldearekin, Manolo Gonzalez kargugabetu ostean.
Ostegunean, urriaren 29an, Peña Sport-Huesca partida jokatuko dute, 18:00etan; azaroaren 3an, asteartez, Pamplona-Eibar eta Anaitasuna-Alaves neurketak izango dira (19:00etan). Azaroaren 4an, asteazkenez, 19:00etan, Portugalete-Real Union neurketa hasiko da; 20:00etan, Amorebieta-Logroñes; eta 20:30ean, Reus-Barakaldo.