Olharanek eta Gorkak Johan eta Ibarluzea hartu dituzte mendean, hiru jokotan
Lehen jokoa oso gorabeheratsua izan da, eta azken kintzean ihes egin die irabazleei. Bigarrenean, ordea, euren nagusitasuna markagailuan islatzea lortu dute Olharanek eta Gorkak. Eta hirugarrenean ez diete aurkariei aukerarik eman (14-15, 15-13 eta 5-0).