Beste bi final, Euskal Pilota Selekzioarentzat
Julen Alberdik, frontballean, eta Nagore Martinek, gomazko paletan, eskuratu dituzte finalerako txartelak. Miren Larrartek galdu egin du emakumezkoen frontballeko finalerdia; larruzko paletako taldea, bestetik, lehiatik at geratu da.