Jon Martin: “Derbiak desberdinak dira, emozioa eta sentimendua dago, beraz, denarekin goaz”
Realak Athleticen aurkako derbia jokatuko du igandean, San Mamesen. Jon Martinek partida aurreko prentsaurrekoan adierazi duenez, “partida zaila” izango da, baina “motibazio eta gogo handiz” dago talde txuri-urdina.