Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok Ormaiztegiko Ziklokrossaren 54. edizioan parte hartuko dute
Igandean, hilak 25 Ormaiztegiko Ziklokrossaren 54. edizioa jokatuko da. Aurtengoa berezia izango da, bertan izango baitira txirrindularitza profesionala utzi berri duten Ion Izagirre eta Pello Bilbao. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da, 13:00etatik aurrera, kirolakeitb.eus atarian.