Gorka: “Orain joker bat daukagu, baina partida guztiak irabazi behar ditugu”
Olharan eta Gorkak hiru jokotan garaitu dituzte Johan eta Ibarluzea (14-15, 15-13 eta 5-0). Garaipenaz gain, partidako pilotari onenaren saria irabazi du Olharanek, eta horren inguruan galdetu diotenean, “denbora gutxi” geratzen zaiola eta “partidataz eta giroaz gozatzen” saiatzen ari dela azaldu du.