Euskal Futbol Selekzioak Donibane Lohizunen entrenatuko du, Venezuelaren aurkako partida prestatzeko
Saioa ateak irekita egingo dute ostiral honetan, 11:30ean, Chantaco-Stade Rene Lacoste Plaine des Sports zelaian.
Saioa ateak irekita egingo dute ostiral honetan, 11:30ean, Chantaco-Stade Rene Lacoste Plaine des Sports zelaian.
Asteburuan Lau t'erdiko B Serie finala jokatuko da Irunen, eta bertan Iraitz Zubizarreta eta Unai Amiano izango dira aurrez aurre. Bi pilotariek materiala aukeratu dute. Zubizarretak ez du partidarik galdu eta txapela berriro jantzi nahi du, 2023an egin zuen bezala. Amianok bigarren finala jokatuko du jarraian, eta berriz ere Ataungo pilotari baten aurka. Iaz ezin izan zuen Beñat Senar gainditu.
2026a urte oparoa izan da Lierni Osa harri-jasotzailearentzat. Izan ere, Gipuzkoako Txapelketa eta Euskadiko Txapelketa irabazi ditu, besteak beste. Urte honek “aurrera jarraitzeko bultzada” eman diola adierazi du zarauztarrak.
Federazioak Kirol Kontseilu Gorenera jo du Kirolari buruzko 39/2022 Legearen 48.2 artikuluan aurreikusitako bidea bultzatzeko, kirol-modalitatearen errotze historiko eta sozialean.
Jesus Mujika txirrindulariaren bizitza izango dute hizpide igandeko Helmuga saioan. Urretxun jaiotakoa, Frantzian hil zen, auto-itripuz, 24 urte zituenean eta kirol-ibilbide oparoa aurretik zuela.