Orio
TKEko Diziplinako Epaile Bakarrak berretsi egin du Fabrika Bandera utzi zuten klubei ezarritako 2.000 euroko zigorra
Honako hauek dira: Arraun Lagunak, Hibaika, Orio, Tolosaldea eta Zumaia; klub horiek hiru laneguneko epea dute helegitea aurkezteko. Fabrika Bandera uztailaren 25ean jokatu behar zuten, Donostian, Euskotren Ligaren barruan, baina bertan behera utzi zuten.
Sara Gandarak Orioren eta Arraun Lagunaken arrakasta azpimarratu du, Kontxako 34. eta 5. banderak irabazita, hurrenez hurren
Sara Gandarak Oriok eta Arraun Lagunakek erakusten jarraitzen duten nagusitasuna nabarmendu du. Gainera, duela bi urte oriotarren zuzendaritzak Iker Zabala buru zuen proiektu berri baten alde egindako apustua gogorarazi du. Bestalde, Arraun Lagunaken denboraldi aparta azpimarratu du, orain arte jokatutako estropada guztiak irabazi baititu.
San Juan, Astillero, Tolosaldea, Orio, Hibaika, Donostiarra eta Zarautz sailkatu dira emakumezkoen Kontxako Banderarako
Ostegunean jokatu duten sailkatze estropadan, zazpi klub horiek lortu dute txartela, eta, hortaz, Arraun Lagunakekin batera, Kontxako Banderan izango dira, hurrengo bi igandeetan. Ziabogan, Kaikuk eta Tiranek Zarautzen denbora bera egin dute, baina, bigarren luzean, Enbata Tiran eta Bizkaitarra baino arinago joan da.
2026ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze estropadaren irteera ordena
Irteeran lehena Hibaika izango da, eta Amegrove arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Igandean hasiko den Kontxako Banderako txartelak, sailkatze estropadetan jokoan
Asteazkenean, gizonezkoen sailkatze estropadan, 24 traineru arituko dira, zazpi posturen bila; ostegunean, ordea, 19 traineru ibiliko dira lehian, zazpi txarteletako bat eskuratu nahirik, emakumezkoen sailkatze estropadan. Donostiarrak eta Arraun Lagunakek bermatuta dute Kontxako Banderan izango direla, baina gainerakoentzat urduritasuneko eguna da; izan ere, inork ezin du huts egin.
Kontxako Banderako sailkatze estropadak: Zeintzuk dira faboritoak? Nola egongo da itsasoa?
Asteazkenean gizonezkoen sailkatze estropada izango da, eta ostegunean, emakumezkoena. Ibon Gaztañazpik azaldu digu zer izango den bi estropada horietan; erlojupekoetan, igandean aurreneko jardunaldia duen Kontxarako zazpi txartel izango dira jokoan.
Bi mila euroko isun proposamena Fabrika Banderan arraun egiteari uko egin zioten klubei
Astillerok, Arraun Lagunakek, Hibaikak, Oriok, Tolosaldeak eta Zumaiak dute zigorra jasotzeko arriskua.
Fabrika Bandera utzi zuten sei klubetako entrenatzaileek ostegunean lekukotasuna egingo dute
TKEko Diziplinako epaile bakarrak Astilleroko, Arraun Lagunakeko, Hibaikako, Orioko, Tolosaldeako eta Zumaiako entrenatzaileak deitu ditu. Klub horiei diziplinazko prozedura ireki die; izan ere, Euskotren Ligan uztailaren 25ean Donostian jokatzekoa zen Fabrika Bandera utzi zuten.
Egun zaila brankarientzat Hondarribiko estropadan
Hondarribiko estropada zaila izan da brankarientzat. Euskotren Ligan, Oriok segundo pare bat galdu ditu ziabogan; Eusko Label Ligan, berriz, San Juanek eta Santurtzik izan dituzte arazoak.
Arraun Lagunakek ez du etenik, Hondarribian ere garaile
Donostiako traineruak bere nagusitasuna erakutsi du beste behin Hondarribiko uretan, eta argi irabazi du Balfego Bandera. Lugañene bikain ari da, eta, gaur-gaurkoz, ez du aurkaririk. Juan Mari Etxaberen taldeak Euskotren Ligan jokatu diren bandera guztiak eskuratu ditu.
TKEko Diziplinako epaile bakarrak diziplinazko prozedura ireki die Euskotren Ligako sei klubi, Fabrika Bandera uzteagatik
Astillero, Arraun Lagunak, Hibaika, Orio, Tolosaldea eta Zumaia dira sei klub horiek. Fabrika Bandera uztailaren 25ean jokatzekoa zen, baina bertan behera utzi zuten.
Arraun Lagunak garaile Lekeition, marka hautsita
Ez dago Donostia Arraun Lagunak gelditzerik. Lugañene ontziak beste erakustaldi bat eman du Lekeitioko uretan, hasieratik amaierara nagusi izan eta garaipen argia eskuratuta. Donostiako ontziak Euskotren Ligako lidergoa sendotu du, eta, gainera, estropada eremuko marka hobetuta, denboraldi bikainari beste mugarri bat gehitu dio.
Iñaki Elorza: “Errotazioak eginda txalupa ondo ibiltzea oso garrantzitsua da guretzat”
Iñaki Elorza, Orioko arraunlariari, gaurko estropada lurretik ikustea tokatu zaio. Hala ere, oso kontentu dago bere taldearen garaipenarengatik eta, bereziki, traineruak erakutsi duen mailarengatik, nahiz eta arraunlari aldaketak egin azken estropadarekin konparatuta. Hurrengo estropadetan ezin direla lasaitu ere esan du, beste ontzien maila oso altua baita.
Arraun Lagunak nagusi izan da berriro Castron
Lugañene ontziak udako laugarren bandera lortu du eta ez dirudi aurkaririk duenik. Bigarren San Juan izan da 24,34 segundora eta hirugarren, Orio 24,48 segundora. Biek lehen txandan egin dute arraun, haize bortitzak eta itsaso oso mugituak markatutako estropadan.
Xanti Zabaleta: “Ilusio handiz gaude, etxeko estropadan gure lana erakutsi nahi dugu”
Hamairu arraunlari berri ditu Oriok aurtengo denboraldian, eta igandean etxean ariko da Euskotren Ligako estropadan. Denboraldiko hitzordu berezienetako bat izango da oriotarrentzat, zaleen aurrean lehiatzeko aukera izango baitute.
Xanti Zabaleta entrenatzaileak adierazi duenez, taldeak ilusioz bizi du etxeko estropada. “Etxeko parrokiaren aurrean denboraldi hasieratik egindako lana erakutsi nahi dugu, baita taldeak dituen gogoa eta ilusioa ere”, esan du Zabaletak.
Arraun Lagunak eta Tolosaldea, Euskotren Ligako faborito
Ekainaren 28an ekingo dio Euskotren Ligak denboraldi berriari Buitrago del Lozoyan, Madrilen. Arraun Lagunak eta Tolosaldea dira lehen postuetan ibiltzeko hautagai nagusiak. Gainontzekoek, ohorezko txanda dute begiz jota.
Oriok irabazi ditu Lekeitioko bi banderak
Euskadiko Txapelketaren bezperan Lekeition jokatu den estropadan, Orio nagusitu da bi kategorietan. Emakumezkoetan, Xanti Zabaletak zuzendutako traineruak 14 segundo atera dizkio Hibaikari eta 23 Zumaiari. Gizonezkoetan, berriz, Oriok 9 segundo atera dizkio San Juani eta 11 Zarautzi.