Arraun Lagunak garaile Lekeition, marka hautsita
Ez dago Donostia Arraun Lagunak gelditzerik. Lugañene ontziak beste erakustaldi bat eman du Lekeitioko uretan, hasieratik amaierara nagusi izan eta garaipen argia eskuratuta. Donostiako ontziak Euskotren Ligako lidergoa sendotu du, eta, gainera, estropada eremuko marka hobetuta, denboraldi bikainari beste mugarri bat gehitu dio.
Donostia Arraun Lagunak nagusitu da Lekeition, eta marka hobetu du. Argazkia: EFE
Donostia Arraun Lagunakek jaun eta jabe jarraitzen du Euskotren Ligan, Lekeitioko uretan jokatutako estropadan ere garaipen argia lortuta, eta estropada eremuko marka hobetuta. Gaur egun, Lugañenek ez du parekorik, eta hasieratik amaierara nagusitasun osoz gidatu du estropada Ulysses Data For Science Bandera bereganatzeko. Garaipen honekin, Donostiako traineruak lidergoa sendotu eta denboraldi honetako bolada ezin hobea luzatu du.
Lekeition lehiatu diren lehenak Orio, HIbaika, Zumaia eta Donostiarra izan dira. Donostiarrak aurretik egin du lehen ziaboga, 3 segundora Hibaika zuela eta gainerako traineruak atzean utzita. Bigarren luzean, Donostiarrak abantailari eutsi dio, eta 10 minutu eta 58 segundoko denbora eginda bukatu du lana. Hibaika izan da bigarren, 3 segundora; Orio hirugarren, 9ra, eta Zumaia laugarren, 18ra.
Ohorezko txandan, Astillero, San Juan, Tolosaldea eta Arraun Lagunak aritu dira. Arraun Lagunak estropada apurtzera atera da, eta buruan jarri da lehen metroetatik. Lugañene ontziak aurretik egin du lehen ziaboga, 5 minutu eta 33 segundoko denbora eginda.
Bigarren luzean, Arraun Lagunak, Tolosaldea eta San Juanen arteko aldea murriztu egin da. Hiru ontziak une batzuetan abiadura berean joan dira, minutuko 36 palada emanez.
Hala ere, Juan Mari Etxaberen ontziak abantailari eutsi dio, eta 10 minutu eta 48 segundu behar izan ditu lana amaitzeko, estropada eremuko marka hobetuta. Tolosaldea (+2,80), San Juan (+4,02) eta Astillero (+24,65) sailkatu dira ondoren. Lehenengo txandan aritu diren Donostiarra, Hibaika eta Orio Astilleroren aurretik sailkatu dira.
Hortaz, Arraun Lagunakek jarraitzen du sailkapen nagusian lider (80 puntu), Tolosaldea dago bigarren (64 puntu), eta San Juan, berriz, hirugarren (62 puntu).
Zure interesekoa izan daiteke
Fabrika Bandera utzi zuten sei klubetako entrenatzaileek ostegunean lekukotasuna egingo dute
TKEko Diziplinako epaile bakarrak Astilleroko, Arraun Lagunakeko, Hibaikako, Orioko, Tolosaldeako eta Zumaiako entrenatzaileak deitu ditu. Klub horiei diziplinazko prozedura ireki die; izan ere, Euskotren Ligan uztailaren 25ean Donostian jokatzekoa zen Fabrika Bandera utzi zuten.
Nerea Perez, Tolosaldeako patroia: “Kriston denboraldia ari gara egiten, talde berria osatzen dugula kontuan hartuta"
"Ondarroan estropada ona egin genuen; igandean, Hondarribian, aldiz, txanda batetik bestera haizea asko aldatu zen, joateko luzea oso ona egin genuen, baina bueltan ez genuen sentsazio onik aurkitu", azaldu du Tolosaldeako patroiak. "Baliteke gehien gozatzen ari naizen urtea izatea", aitortu du Nerea Perezek.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Arraun Lagunaken azken metroak Hondarribiko estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Hondarribiko estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Amaia Eguren: “Haizearengatik zaila zen arraun egitea”
Arraun Lagunakeko patroia pozik agertu da Etxabe entrenatzaileak emandako aukeragatik, eta baita garaipena lortzeagatik ere. Haize indartsua zegoela ere esan du.
Arraun Lagunakek ez du etenik, Hondarribian ere garaile
Donostiako traineruak bere nagusitasuna erakutsi du beste behin Hondarribiko uretan, eta argi irabazi du Balfego Bandera. Lugañene bikain ari da, eta, gaur-gaurkoz, ez du aurkaririk. Juan Mari Etxaberen taldeak Euskotren Ligan jokatu diren bandera guztiak eskuratu ditu.
Arraun Lagunaken azken metroak Ondarroako estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Ondarroako estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Nagore Osoro: “Ondarroan, eta etxean, bandera amamari eskaintzen diot"
Arraun Lagunakek ez dauka aurkaririk Euskotren Ligan. Donostiako traineruak bere nagusitasuna erakutsi du beste behin Ondarroako uretan. Nagore Osoro Ondarroako patroiarentzat oso berezia izan da etxeko bandera eskuratzea.
Amaia Eguren, Arraun Lagunaken patroia: “Kostatu egiten zait nire burua telebistan ikustea"
Ustekabean iritsi zen arraunera Amaia Eguren, orain bi urte. Dagoeneko hiru bandera astindu ditu eta pozik da. Baina aitortu du ez dela lantegi erraza traineruran popan joatea.
San Juan igo berriak aurreikuspen guztiak gainditu ditu
Sanjuandarrek atzean utzi dute Donostian gertatutakoa. Beldurrak ere atzean utzi dituzte, eta orain gozatzen ari dira. Aurrerapauso handia izan da batelarientzat Arraun Lagunak eta Tolosaldearen pare aritzea.