2026ko Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 9tik azaroaren 22ra bitartean jokatuko dute.
Urriaren 9tik azaroaren 22ra bitartean jokatuko dute.
Igande gauean, Bilbon 2026ko Lau t’erdiko txapela jantzita, familiakoek eta lagunek omenaldia egin diote Peio Etxeberriari; elkarrekin, zenoztarraren garaipena ospatu dute.
Lau t 'erdiko finala oso lehiatua izan da, tanto luze askorekin eta pilotakada gehiegirekin kasu batzuetan. Hori dela eta, finalistak oso nekatuta egon dira hainbat unetan.
Javi Zabalak porrotak samina eragin diola aitortu du, bigarren postuak “ez baitu inongo kontsolamendurik” ematen. Halaber, partidaren hainbat unetan txapeldun izatera irits zitekeela sinetsita zegoela adierazi du.
Zenozko eta Naiarako zale ugari bertaratu dira Bizkaia pilotalekura, finalistak animatzeko gogoz. Partiduak izandako gorabeherak argi islatu dira harmailaren aldartean.
Nafarrak eta errioxarrak euren botileroen animoak eta aholkuak jaso dituzte partida osoan zehar. Norgehiagoka oso gogorra izan da; erabat hustuta amaitu dute biek finala.
Peio Etxeberriak Lau t'erdiko txapelketa irabazi du Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Javi Zabala 22-20 menderatuta. Txapela “merezitakoa” dela adierazi du, eta partidan zehar izan dituen sentsazioen inguruan mintzatu da.
Peio Etxeberriak irabazi du Lau t'erdiko Txapelketa. Ikusi txapelduna podiumean txapela janzten eta garaipena ospatzen.
Peio Etxeberria eta Javier Zabalaren arteko finala oso gogorra eta lehiatua izan da, eta azken tantora arte ez da erabaki.
Bi pilotariek final ikusgarria jokatu dute, eta ez da azken tantoetara arte erabaki. Tanto borrokatu ugari jokatu dira, eta partida oso orekatua izan da. Finaletan beti gertatzen den bezala, detaile txikiek erabaki dute norgehiagoka.
Jarraitu zuzenean Peio Etxeberria eta Javi Zabalaren arteko Lau t 'erdiko finala.
Final handia Zenozko aurrelariaren begiko lesioak baldintzatuta iritsiko da, ostiralera arte pilotazale guztiak kezkatuta izan baititu. Azkenean, nafarrak kaiolako bere laugarren finala jarraian jokatuko du, eta errioxarrak bigarrena aurkari beraren aurka eta pilotaleku berean.
Peio Etxeberriari eta Javi Zabalari, Lau t'erdiko Txapelketako finalistei, galdetegi labur eta berezia egin diegu.
Etxeberriak ostiral honetan egin duen azterketa oftalmologikoan keratitisa konponduta dagoela egiaztatu da.
Berez, Jokin Altuna zen finaleko lehen ordezkoa, finalista ofizialen edozein eragozpenen aurrean, joan den astean Muruaren aurkako lehian txapelketako hirugarren postua eskuratu ondoren. Alabaina, ez da jokatzeko moduan egongo, ostiral honetan ebakuntza bat egin baitiote, sudurreko arnas arazo bat konpontzeko.
Lau t'erdian hiru aldiz txapeldun izandakoak final estua espero du igande honetan Bilbon. Haren esanetan, Peio Etxeberriak "ezker bikaina" du, baina Javi Zabala, aurkari gogorra, izango du parean.
Javi Zabalak eta Peio Etxeberriak egin dute Lau t’erdiko finalerako material aukeraketa. Mota guztietako pilotak zeudela adierazi dute pilotariek. Zabalak adierazi du pilota azkarraren bila joan dela, Peiok, berriz, begitik osatu gabe oraindik, “bi pilota on” aukeratu ditu.
Peio Etxeberriak eta Javi Zabalak igandeko finalerako materiala hautatu dute ostegun honetan. Etxeberriak begia nola duen azaldu du, eta ez dauka garbi nola dagoen.
Laugarren urtez jarraian izango da Peio Etxeberria Lau t’erdiko finalean. Zabala izango du aurkari, iaz bezala, eta aurrekoan bezalaxe txapela bereganatzea du Zenozkoak helburu. Ostiralean emitituko den "ETB Kantxa Solasean" saioan egindako hausnarketen aurrepena ikus daiteke hemen.
Javi Zabalak Peio Etxeberria izango du aurkari Lau t'erdiko finalean. Aurkari eta frontoi bera, Zabalak aukera aprobetxatu nahi du arra kentzeko. Ostiral gauean finalaren aurretik programa berezi bat eskainiko dugu, hemen errioxarraren hausnarketen aurrerapena.