Lau t'erdikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ander Muruak ordezkatuko luke Peio Etxeberria Lau t'erdiko finalean

Berez, Jokin Altunak ordezkatu beharko luke zenoztarra hark jokatu ezingo balu, baina amezketarrari ebakuntza egin diote sudurrean eta ez dago jokatzeko moduan.
Ander Murua
Ander Murua aurreko partida batean. Argazkia: EITB

Pelota Pro Ligak ostiral honetan iragarri duenez, Peio Etxeberriak Lau t'erdiko txapelketako finala jokatu ezingo balu, begian duen arazoagatik, ordezkatuko lukeena ez litzateke Jokin Altuna izango, Ander Murua baizik.

Altunak txapelketako hirugarren postua eskuratu zuen joan den igandean Murua 22-13 garaituta. Hortaz, bera izan beharko litzateke zenoztarra ordezkatuko lukeena hark finala jokatu ezingo balu. Baina amezketarrari ebakuntza egin diote sudurrean, eta ez da jokatzeko moduan egongo. Igandeko sari-ekitaldian ere ez du parte hartuko.

Hala, Muruari finala jokatzeko ateak iraki zaizkio eta azaroaren 22an Nafarroa Arenako frontoian egon beharko da.

Publizitatea
X
Publizitatea
X