Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Elisa Longo Borghini (UAE Team ADQ) txirrindulari italiarrak irabazi du igande honetan Italiako Giroa, Forli eta Imola artean lehiatu den 134 kilometroko 8. eta azken etapa jokatu ostean. Liane Lippert (Movistar) alemaniarrak irabazi du azken etapa.
Otsailean Arabiar Emirerri Batuetako Tourra irabazi ostean, guztira 24:37:03ko denbora eginda jantzi du Longo Borghinik maglia arrosa podiumean. Marlen Reusser (Movistar Team) suitzarra izan da bigarren, eta Sarah Gigante (AG Insurance - Soudal Team) australiarra hirugarren.
Italiarrak laugarren egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora berean helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
8. etapako sailkapena
1 - LIPPERT Liane (Movistar) 3:40:07
2 - VAN DER BREGGEN Anna (SD Worx) d. b.
3 - REUSSER Marlen (Movistar) +0:08
4 - LONGO BORGHINI Elisa (UAE) d. b.
5 - MUZIC Évita (FDJ) d. b.
6 - HOLMGREN Isabella (Lidl-Trek) d. b.
7 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) d. b.
8 - SMULDERS Silke (AIUIa) d. b.
9 - NIEDERMAIER Antonia (CANYON) d. b.
10 - GIGANTE Sarah (AG Insurance) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - LONGO BORGHINI Elisa (UAE) 24:37:03
2 - REUSSER Marlen (Movistar) + 0:18
3 - GIGANTE Sarah (AG Insurance) + 1:11
4 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) + 2:55
5 - NIEDERMAIER Antonia (CANYON) + 3:07
6 - VAN DER BREGGEN Anna (SD Worx) + 3:32
7 - HOLMGREN Isabella (Lidl) + 3:54
8 - MALCOTTI Barbara (Human) + 4:44
9 - ŽIGART Urška (AG Insurance) + 4:56
10 - AALERUD Katrine (Uno-X) + 5:19
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon