Pello Bilbao, 2025eko Italiako Girora, Bahrain Victorious taldearekin
Pello Bilbao 2025eko Italiako Giroan egongo da, Bahrain Victoriousekin. Bahraingo taldeak maiatzaren 5ean jakinarazi du Girorako zortzikoa, eta Gernika-Lumoko txirrindulariak Italiako lasterketaren 108. edizioan parte hartuko du.
Hauexek dira Giroan Bahrain Victoriousen zortzikoa osatuko duten txirrindulariak: Antonio Tiberi, Pello Bilbao, Damiano Caruso, Alfonso Eulalio, Matevz Govekar, Fran Miholjevic, Andrea Pasqualon eta Edoardo Zambanini.
Gorazd Štangelj taldeko kirol zuzenadriak adierazi duenez, Antonio Tiberi da taldeburua eta Pello Bilbaoren lana italiarrari laguntzea izango da, batez ere, mendiko etapetan.
"Damiano Caruso izango da kapitaina eta Antonio Tiberiren ondoan egongo da lasterketa osoan zehar. Ihesaldi batzuetan sartzea eta etaparen bat irabazteko lehian egotea ere bada haren helburuetako bat. Pellori dagokionez, Damianoren antzeko lana egin beharko du: Antonio Tiberiri laguntzea, batez ere, mendiko etapetan. Horrez gain, etapa garipenen bat lortzeko borrokan ibiltzeko aukera izango du. Lurrezko zatiak izango dituen etapa gustuko du, Strade Bianchen ederto dabil, eta etapa hori asko gustatzen zaiola esan digu", gaineratu du Štangeljek.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon