Giroko 11. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Foiano di Val Fortore-Francavilla al Mare (207 km)
2024ko Italiako Giroak bigarren zatiari ekingo dio asteazkenean, maiatzaren 15ean, hamaikagarren etaparekin. Jardunaldia 12:15ean hasiko da, Foiano di Val Fortoren, eta Francavilla al Maren amaitu, 16:57tik 17:26ra bitartean. 207 kilometroko ibilbidea izango du, eta mendate puntuagarri bakarra, 3. mailako Pietracatella, 48,4. kilometroan.
Bi zati dezente bestelako ditu etapa honek: aurrenekoa, 116. kilometrora bitartean, alegia, Termoli udalerrira ailegatu arte, Apeninoetan jokatuko dute, eta profil gorabeheratsua du, luzeak ez diren igoerak eta jaitsierak dituela; bigarren zatia, ordea, Adriatiko itsasoaren kostaldean, laua da.
Egunak Francavilla al Maren izango du bukaera. Baliteke bertan beste esprint bat izatea, etapako profila aztertuta. Etapako azken 3,5 kilometroetan, ia-ia ez dago bihurgunerik, eta egokia da tarte hori, beraz, esprint nagusia egon dadin, baldin eta lasterketako bilakaerak eta txirrindularien indarrak hala ahalbidetzen badute hori.
Jarraitu etapa osorik eitb.eus-en, 11:55etik aurrera, eta zati erabakigarria, 15:00etatik aurrera, ETB1en ere.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 11. etapa (maiatzak 15)
Ibilbidea: Foiano di Val Fortore – Francavilla al Mare
Distantzia: 207 km
Goranzko desnibel metatua: 1.850 m
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera-ordua: 16:57 (44 km/h) | 17:11 (42 km/h) | 17:26 (40 km/h).
Mendiko saria: Pletracatella (3. mailakoa), 48,4. kilometroan.
ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon