Italiako Giroaren zazpigarren etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Foligno-Perugia (40,6 km)
Maiatzaren 10ean, ostiralez, jokatuko den Italiako Giroaren zazpigarren etapa erabakigarria izan daiteke, lasterketako sailkapen orokorrari begira. 40,6 kilometroko banakako erlojupekoa Folignotik abiatu eta Perugian amaituko da; lehen txirrindulariak 13:00etan ekingo dio ibilbideari; azkenak, berriz, 16:22an hasiko du etapa. Une horretan, maglia arrosa duen txirrindularia izango da hori, sailkapen orokorrean lehen tokian dagoena. Amaiera 17:09an izatea aurreikusi dute.
Ibilbidearen 40 kilometroak bi zatitan bana daitezke. Lehengo 32 kilometroak lauak dira, Perugiara iritsi arte. Han, bidea gogortu egingo da, Casaglia igo beharko dutelako: % 16ko desnibelarekin. Handik helmugara, igoera konstatea da, azken kilometroetan %10eko igoera duten tarteekin. Italiako Giroko antolakuntzak ohartarazi duenez, bukatzeko sei kilometro eta erdi falta direla, Casagliarako 1300 metroko igoerak batez beste %12ko maldak ditu, %16ra arteko zatiekin. Eguneko igoera puntuagarri bakarra Casaglia da, 4. mailako mendatea.
Espezialistek aprobetxatzeko moduko eremuak ditu etapak, baina baita txirrindulari indartsuenentzat aproposak diren igoerak ere. Badirudi sailkapen orokorreko postu onenen bila doazen lasterkariek aukera izango dutela abantaila areagotzeko.
Ikusi etapa zuzenean EITBn: eitb.eus-en, 12:50ean, eta ETB1en, 15:00etatik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 7. etapa (maiatzak 10)
Ibilbidea: Foligno-Perugia (banakako erlojupekoa)
Distantzia: 40,6 km
Goranzko desnibel metatua: 400 m
Hasiera-ordua: 13:00 (lehen txirrindularia)
Amaiera-ordua: 17:09 (azken txirrindularia, 49 km/h)
Mendiko saria: Perugia (4. mailakoa), 40,6. kilometroan
AZKEN KILOMETROA
CASAGLIA (4. MAILAKOA)
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon