Italiako Giroko 8. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Spoleto-Prati di Tivo (152 km)
2024ko Italiako Giroko zortzigarren etapa 107. edizioko goi-mendiko lehen jardunaldia da, maiatzaren 11koa. Spoletotik abiatuko da 12:45ean, eta 152 kilometro egin ostean, 16:57 eta 17:33 artean bukatuko da, Prati di Tivo lehen mailako mendateko eski-estazioan.
Antolakuntzak nabarmendutakoaren arabera, lautadarik ez dagoenez, sailkapen orokorra baldintza dezake zenbait egunetarako. Hiru mendate puntuagarri daude: amaierako Prati di Tivo (lehen mailakoa), Forca Capistrello (2. mailakoa, 37,1. kilometroan), eta Croce Abbio (3. mailakoa, 112,6. kilometroan). Forca Capistrelloko 16 kilometroko igoeraren eta Croce Abbioren artean, lasterketa Terminillo ondotik pasako da, gorabeherez jositako Capannellerako bidea hartu aurretik. Behin Croce Abbiora igota, txirrindulariek 30 kilometroko jaitsiera izango dute aurretik, azken igoeraren magalera heldu arte.
Patri di Tevok 14,5 kilometro ditu, batez besteko %7ko aldapekin, baita %12ko tramoak ere. Mendateak 22 bihurgune itxi ditu, eta antolatzaileen esanetan, lehen zatia da gogorrena. Azken hiru kilometroek %7ko desnibela dute.
Egunero bezala, EITBk zuzenean eskainiko du Italiako Giroko etapa garrantzitsu hau. Emankizuna 13:30ean hasiko da ETB4n, 14:00etan eitb.eus-en; 15:00etan, ETB1ek hartuko du ETB4ren lekukoa.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 8. etapa (maiatzak 11)
Ibilbidea: Spoleto – Prati di Tivo
Distantzia: 152 km
Goranzko desnibel metatua: 3850 m
Hasiera-ordua: 12:45
Amaiera-ordua: 16:57 (36 km/h) | 17:14 (34 km/h) | 17:33 (32 km/h)
Mendiko saria: Forca Capistrello (2. mailakoa), 37,1. kilometroan; Croce Abbio (3. mailakoa), 112,6. kilometroan; Prati di Tivo (lehen mailakoa), 152. kilometroan.
AZKEN KILOMETROA
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon