Mohoricek etapa garaipena lortu du eta Chaves Giroa irabazteko lehiatik at geratu da
Matej Mohoricek (Bahrain-Merida) irabazi du Giroaren 10. etapa, Penne eta Gualdo Tadino artean egin dena, eta 244 kilometroko ibilbidea izan duena. Bestalde, Johan Esteban Chaves (Mitchelton-Scott) Giroa irabazteko aukerarik gabe geratu da, denbora asko galdu baitu.
Marco Frapporti izan da protagonista eguneko ihesaldian, baina Mohoricek erasoa jo du, eta Davide Vilellarekin (Astana) batera Frapporti harrapatu eta atzean utzi dute. Ondoren, Nico Denzek (AG2R) harrapatu du Mohoric, biak batera iritsi dira ihes eginda azken metroetara eta esloveniarrak lortu du etapa garaipena.
Faboritoen troplea 34 segundora iristi da, baina bertan ez da Chaves egon. Chaves faboritoen tropelarengandik 25 minutura iritsi eta Giroa irabazteko aukerarik gabe geratu da. Sailkapen nagusian Simon Yates da liderra, Tom Dumoulin (Team Sunweb) da bigarren 41 segundora eta Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) hirugarren, 46 segundora.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon