Enrico Battaglinentzat izan da garaipena Santa Ninfako igoeran
Enrico Battaglin italiarrak (Lotto Jumbo) irabazi du asteazken honetan Italiako Giroko bosgarren etapa, Agrigento eta Santa Ninfa artean jokatutakoa (152 kilometro). Rohan Dennis (BMC) australiarrak elastiko arrosari eutsi dio.
28 urteko txirrindularia etapan bigarren eta hirugarren izan diren Giovanni Visconti (Bahrain) herrikidea eta Jose Gonçalves (Katusha) portugaldarra baino azkarragoa izan da azken maldan. Gaur lortutakoarekin, Battaglinek Giroan lortzen duen hirugarren garaipena da; 2013an, Serra San Brunon, eta 2014an, Oropan, eskuratutakoen atzetik.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Rohan Dennisek lehen postuan segitzen du. Bigarren, Tom Dumoulin (Sunweb) herbeheretarra da, segundo bakarrera. Hirugarren tokian Simon Yates dago (Mitchelton) 17 segundoko atzerapenarekin. Pello Bilbaok bosgarren darrai, liderrarengandik 25 segundoko aldearekin.
Ostegun honetan seigarren etapa jokatuko da, Caltanissetta eta Etna artean. Txirrindulariek 159 kilometroko ibilbidea izango dute aurrez aurre, eta mendatean bukatuko den lasterketako lehen jardunaldia izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon