Esteban Chaves gailendu da Etnan eta Yates taldekidea da sailkapeneko lider berria
Johan Esteban Chaves kolonbiarrak irabazi du Italiako Giroko seigarren etapa eta Simon Yates Mitchelton-Scott taldekidea sailkapeneko lider jarri da. Guztira, 169 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Caltanissetta eta Etna mendia artean.
Hegoamerikarra izan da hasierako kilometroetan sortutako ihesaldiari etekin handiena atera diona. Iheskideak atzean utzi ditu helmugarako bost kilometroren faltan.
Atzean utzi ditu, besteak beste, Tom Dumoulin (Sunweb). Holandarra Chris Froome atzean uzten saiatu da, baina ez du lortu. Yatesek, berriz, bere taldeak egindako lan bikainari saria eman dio, erasoa jo eta Chaves taldekidearekin batera helmugara iritziz. Yatesek liderraren jertsea kendu dui Rohan Dennis australiarrari (BMC).
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon