Sam Bennett irlandarrak irabazi du Markel Irizar protagonista izan den etapa
Sam Bennet irlandarra gailendu da Italiako Giroko zazpigarren etapan. Guztira, txirrindulariek 159 kilometroko ibilbidea egin dute Pizzo eta Praia a Mare artean. Simon Yatesek lider jarraitzen du sailkapen nagusian.
27 urteko Bennett azkarrena izan da Praia a Mareko esprint estuan, Elia Viviani eta Sacha Modolo italiarren aurretik. Hiru ordu, 45 minutu eta 26 segundoko denbora egin du irabazleak.
Markel Irizar eguneko ihesladian sartu da Belkov eta Ballerinirekin batera, baina azken kilometroetn harrapatu egin dute.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Simon Yatesek lider jarraitzen du, Tom Dumoulin holandarra bigarren da 16 segundora eta Esteban Chaves kolonbiarra hirugarren, 26 segundora.
Larunbatean zortzigarren etapa jokatuko dute, 208 kilometrokoa, Praia a Mare eta Montevergine de Marcogliano artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon