Vivianik bigarren garaipena jarraian lortu du
Elia Viviani italiarra bigarren etapa jarraian irabazi du Italiako Giroan, hirugarren etapako esprintean gailenduta. Ibilbideak 229 kilometroko luzera izan du Be’er Sheva eta Eilat udalerrien artean. Rohan Dennisek lider jarraitzen du.
Etapa Negev desertuan barrena joan da. Zazpigarren kilometroan, Marco Frapporti (Androni Giocattoli-Sidermec), Guillaume Boivin (Israel Cycling Academy) eta Enrico Barbin (Bardiani CSF) txirrindulariek erasoa jo dute eta tropel nagusitik atera dira.
Kilometro asko eman dituzte lasterketa buruan, eta sei minutu eta 40 segundoko aldea izan dute, baina tropelak helmugarako 5,8 kilometrora harrapatu ditu.
Hortik aurrera Elia Vivianiren Quick Step taldeak lasterketa kontrolatu du eta italiarrak ez du hutsik egin.
Astelehena Giroko lehen atseden eguna izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon