Errege Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Errege Kopari buruzko albisteak
2025/02/12 - 14:40
Realak Real Madril izango du aurkari Kopako finalerdietan
Txuri-urdinek talde merengea izango dute aurkari Errege Kopako finalerdietan. Joaneko neurketa Anoetan jokatuko da otsailaren 26an, 21:30ean; itzulikoa, berriz, Bernabeun, apirilaren 1ean, 21:30ean.
2025/02/07 - 10:22
Bartzelonak Valentzia kanporatu du (0-5), eta Kopako finalaurrekoak jokatuko ditu
Bartzelona Valentziaren gainetik igaro da Errege Kopako final-laurdenetako partidan, duela bi aste Ligan bezala, Ferranen hiruko bati eta Ferminen eta Lamine Yamalen golei esker.
2025/02/07 - 00:20
Reala-Osasuna Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-0)
Realak 2-0 gainditu du Osasuna Errege Kopako final-laurdenetan, Barrenetxearen eta Brais Mendezen golei esker.
2025/02/06 - 23:44
Imanol: ''Aurrekoan ez genuen asmatu areetan, gaur bai''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Osasunaren aurka Errege Kopako final-laurdenetan lortutako garaipenaz (2-0) hitz egin du.
2025/02/06 - 23:43
Jon Moncayola: ''Realaren goletan, gehiago egin ahalko genuen''
Osasunako kapitainak, talde gorritxoak Errege Kopatik kanpo geldituta, deitoratu du txapelketan ezin izatea aurrera egin; dena den, nabarmendu egin du "ahalegin handia" egin dutela, kontuan izanik Realak bi goleko aldea zuela, eta Osasuna hamar jokalarirekin zebilela.
2025/02/06 - 22:31
Reala finalerdietara pasa da, hamarrekin borrokatu duen Osasuna mendean hartuta (2-0)
Barrenetxearen eta Braisen golek eta Catenaren txartel gorriak, dena lehen zatian, erabakita utzi dute kanporaketa txuri-urdinen alde.
2025/02/06 - 16:33
Luis Sabalza: ''Ilusioz etorri gara, igandeko garaipenak animoa eman digu, baina oso zaila da''
Osasunaren presidenteak, talde gorritxoak gauean Realaren aurka jokatuko duen Kopako derbiaren atarikoan, EITBri azaldu dio nola ikusten duen partida; halaber, Vicente Moreno egiten ari den lana izan du hizpide.
2025/02/06 - 16:31
Aperribay: ''Kopako finalerdiak jokatzea oso garrantzitsua da, eta bi taldeok lortu nahi dugu''
Jokin Aperribay Realaren presidenteak talde txuri-urdinak eta Osasunak finalerdietarako txartela lortzeko jokatuko duten Kopako derbiaren atarian hitz egin du.
2025/02/06 - 15:51
Realaren eta Osasunaren zaleen aurreikuspenak, Kopako partidari begira
Realak eta Osasunak Errege Kopako final-laurdenetako partida jokatuko dute gaur Donostian. Zale ugari bildu dira Gipuzkoako hiriburuko Alde Zaharrean partida aurreko giroa bizitzeko.
2025/02/06 - 10:00
Real Madrilek Leganes kanporatu du (2-3), eta Kopako finalaurrekoak jokatuko ditu
Ancelottiren taldeak 2-3 hartu zuen mendean Leganes, eta beraz, Errege Kopako finalaurrekoak jokatuko ditu. Gonzalo Garcia harrobiko jokalariak luzapenean sartutako gol bati esker lortu zuten garaipena.
2025/02/05 - 16:02
Moreno: ''Ilusionatuta gaude, partida zaila daukagu Realaren aurka, baina ahal bezain ondo egingo dugu''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde gorritxoak Realaren aurka ostegunean, otsailaren 6an, Anoetan jokatuko duen Errege Kopako final-laurdenetako partidari buruz. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/02/05 - 14:54
Imanol: ''Igandeko porrota ahaztuta daukagu, ilusioa dugu biharko''
Imanol Alguacilek ostegun honetan Osasunaren kontra jokatuko duten Errege Kopako partida nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan. Aipatu duenez, igandeko porrota ahaztu dute, eta ilusioz hartu dute erronka berria.
2025/02/05 - 11:19
Reala eta Osasuna, Kopako finalaurrekoetarako txartelaren bila
Elkarren aurka jokatzen duten bigarren aldia da lau egunetan; izan ere, joan den igandean, Ligako 22. jardunaldiko neurketan aritu ziren lehian. Gorritxoak izan ziren nagusi: 2-1.
2025/02/05 - 10:52
Atletico Madril Kopako finalerdietarako sailkatu da, Getaferi 5-0 irabazita
Atletico jaun eta jabe izan da Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketa honetan. Giuliano Simone (2), Samuel Lino, Angel Correa eta Alexander Sorloth izan dira partidako golegileak.
2025/02/04 - 12:20
Gorriz: ''Partida polita, derbia aurkari zail baten aurka eta finalerdietara sailkatzeko aukera ematen duena''
Alberto "Bixio" Gorriz Realaren jokalari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Osasunaren kontra otsailaren 6an Anoetan jokatuko duen Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketari buruz.
2025/01/20 - 19:28
Reala-Osasuna Kopako final laurdenetako kanporaketa otsailaren 6an, ostegunez, 19:30ean jokatuko dute
Partida Reale Arenan izango da, Donostian, eta Errege Kopako finalerdietarako txartel bat izango dute jokoan Euskal Herriko bi taldeek.
2025/01/20 - 14:32
Reala eta Osasuna elkarren aurka ariko dira Kopako final-laurdenetan
Txuri-urdinen eta gorritxoen arteko Errege Kopako final-laurdenetako derbia Reale Arenan jokatuko da, otsailaren 4, 5 edo 6an.
2025/01/17 - 00:25
Athletic-Osasuna Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-3)
Osasunak 2-3 irabazi dio Athletici Errege Kopako final-zortzirenetan. Budimir (2) eta Oroz izan dira gorritxoen golegileak; Nico eta De Marcos zuri-gorrienak.
2025/01/16 - 23:40
Jauregizar: ''90 minutuetan dena eman dugu zelaian, baina ezin izan da''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak Osasunaren kontra sufritutako porrotaz (2-3) hitz egin du, Errege Kopako final-zortzirenetan. Txapelketatik kanpo geratzeak "min" ematen duela adierazi du, baina taldeak dena eman duela zelaian.
2025/01/16 - 23:37
Imanol Alguacil, Kopako final-laurdenetara sailkatu ostean: ''Partida biribila izan da''
Realeko entrenatzailea gustura agertu bere taldeak Rayoren aurka jokatutako partidarekin. Txuri-urdinek talde madrildarra gainditu dute, eta Errege Kopako final-laurdenetara sailkatu dira.