Euskal taldeen norgehiagoken ordutegiak Kopako final-hamaseirenetan
Eibarrek eta Realak abenduaren 16an, asteartean, jokatuko dute, Alavesek eta Osasunak 17an, asteazkenean, eta Athleticek 18an, ostegunean.
Banderatxo bat, Errege Kopako neurketa batean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) gaur jakitera eman ditu Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketen ordutegiak, eta bost euskal talde izango dira bertan: Alaves, Eibar, Reala, Osasuna eta Athletic.
Horrela, Eibarrek Elx hartuko du Ipuruan abenduaren 16an, asteartean, 19:00etan. Egun berean, baina 21:00etan, Realak Eldenseren aurka jokatuko du.
Asteazkenean, abenduak 17, Osasunak Huescaren kontra neurtuko ditu indarrak etxetik kanpo 19:00etan, eta Alavesek Sevilla hartuko du Mendizorrotzan, 21:00etan, lehen mailako bi taldeen arteko lehia bakarrean. Azkenik, ostegunean, abenduaren 18an, Athleticek Ourense izango du aurkari 19:00etan.
Kanporaketa guztiak partida bakarrera izango dira.