Alaves-Sevilla, Eibar-Elx, Huesca-Osasuna, Eldense-Reala eta Ourense-Athletic, Kopako final-hamaseirenetan
Kanporaketak, partida bakarrean, abenduaren 16an, 17an edo 18an jokatuko dituzte.
Kanporaketak abenduaren 16tik 18ra bitartean jokatuko dituzte. Argazkia: Europa Press.
2025-2026 denboraldiko Errege Kopako final hamaseirenetan, txapelketan dauden euskal taldeek kanporaketa hauek izango dituzte: Alaves-Sevilla, Eibar-Elx, Huesca-Osasuna, Eldense-Reala eta Ourense-Athletic. Horrela zehaztu du Madrilen eguerdian egin duten zozketak; kanporaketak, partida bakarrean, abenduaren 16an, 17an edo 18an jokatuko dituzte.
Horrenbestez, Alavesek eta Eibarrek Lehen Mailako aurkariak izango dituzte; Alaves-Sevilla da, hain zuzen, maila goreneko taldeen arteko kanporaketa bakarra. Huesca, alegia, Osasunaren aurkaria, Bigarren Mailan dabil, eta Eldense eta Ourense, hau da, hurrenez hurren Realaren eta Athleticen arerioak, Bigarren RFEF mailan dabiltza denboraldi honetan.
Hauek dira Errege Kopako final hamaseirenetako kanporaketak:
Ourense-Athletic
Atletico Baleares-Atletico Madril
CF Talavera de la Reina-Real Madril
Guadalajara-Bartzelona
Murtzia-Real Betis
Eldense-Reala
Burgos-Getafe
Cultural Leonesa-Levante
Eibar-Elx
Deportivo-Mallorca
Racing Santander-Vila-real
Sporting Gijon-Valentzia
Huesca-Osasuna
Granada-Rayo Vallecano
Albacete-Celta
Alaves-Sevilla