Eibarrek ezin izan du Elxen aurka (0-1), eta Errege Kopatik kanpo gelditu da
Adam Boayar Elxeko jokalariak egin du, 27. minutuan, final-hamaseirenetako kanporaketan erabakigarria izan den gola, Ipuruan. 71. minutuan, Dituro atezainak penalti bat gelditu dio Jose Corpasi.
Adu Ares eta John Donald, partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.
Eibar 2025-2026 denboraldiko Errege Kopatik at gelditu da, final-hamaseirenetan, asteartean. Beñat San Joseren taldeak ezin izan du final-zortzirenetara aurrera egin, Elxen aurka galdu dutelako, 0-1, Ipuruan; hala, Elx hurrengo kanporaketarako sailkatu da, eta euskal taldea txapelketatik kanpo gelditu da.
Adam Boayar Elxeko jokalariak, 27. minutuan, kanporaketan erabakigarria izan den gola sartu du; jokaldi horretan, Luis Lopezek, Eibarreko atezaina bera, ez du asmatu pasea ematean, eta Adamek, adi-adi, baloia lapurtu du, eta sareetara bidali. Bigarren zatian, 71. minutuan, Gipuzkoako taldeak gol-aukera bikaina izan du berdintzeko; izan ere, Jose Corpasi penaltia egin diote, eta Corpasek berak jaurti du hori, baina Dituro atezainak geldiketa bikaina egin du.
Eder Sarabiak entrenatzen duen Lehen Mailako Elx taldea aurkari, Eibarren hamaikakoan Ligan minutu gutxiago dituzten hainbat jokalari sartu dira. Armaginek gogotsu jokatu dute, eta, bereziki bigarren zatian, jokoaren kontrola izan dute; azken finean, baina, arestian aipatutako bi jokaldi horiek ekarri dute emaitza: Luis Lopezek Elxen golaren jokaldian egindako akatsa, eta Corpasek sartu ezin izan duen penaltia.
Hala, Eibarrek Ligako hurrengo jokaldia du jomugan; ostiralean, berriro ere Ipuruan, Valladolid izango du aurkari, 20:30ean, guztiz gakoa izan ahal den norgehiagokan.
Fitxa teknikoa
0 - Eibar: Luis Lopez, Alvaro Rodriguez (Corpas, 68. m), Arambarri, Marco Moreno, Arrillaga, Toni Villa (Mada, 68. m), Olaetxea (Sergio Alvarez, 68. m), Aleix Garrido, Adu Ares (Hugo Garcia, 82. m), Magunazelaia (Marton, 76. m) eta Bautista.
1 - Elx: Dituro, Alvaro, Houary (Fort, 63. m), Mendoza (Aguado, 73. m), Boayar (Santiago, 73. m), Redondo, Petrot, Pedrosa, Diaby (Affengruber, 82. m), Josan Fernandez (Neto, 63. m) eta Donald.
Gola: 0-1, 28. m, Adam Boayar.
Epailea: Alejandro Quintero (Andaluzia).
Nabarmentzekoa: 2.426 zale izan dira Ipuruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Elijah Giftek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Futbolari nafarrak 30 partida jokatu zituen iragan sasoian RFEFko lehen mailan eta sei Youth Leaguen, Bilbao Athleticekin.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)
Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.
Alimata Belemek eman dio garaipena Eibarri luzapenean (1-0)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Espanyoli 1-0 irabazita, Ipuruan jokatu den F Ligako partidan. Alimata Belemek sartu du armaginen gola, korner batean.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.